Nahiz eta barazki gehienek eguzki asko behar duten fruituak emateko, badira ordu gutxi batzuekin konformatzen diren baratzerako landareak. Landare usaintsu gehienak, hostoa duten barazkiak, basafruituak edo sustrai askoko barazkiak, landa daitezke eguzki askorik ez duten baratzetan.
Zelaietatik ibilaldi bat eginez gero, ikusiko duzu ia baratze guztiak eguzkipean egoten direla, barazkiek argi eta eguzki ordu gehienak jasotzeko horrela egiten da. Baratze landare gehienak eguzkipean hobeto hazten dira. Eguzkiak beroa eta energia ematen die fotosintesia egiteko, horrela, indartsu eta osasuntsu hazten dira. Eguzki zuzenak, loraldiari eta fruitu emanaldiari laguntzen dio. Horregatik, baratzea egiterakoan hobe da eguzkipean egiten badugu, hegoalderantz eta itzalik gabe.
Baina, zer geratzen da zure terrenoan edo balkoian jarri nahi duzun hiri baratze horretan eguzki gutxi baduzu? Ezingo duzu baratzea egin? Bai noski. Badira eguzki asko behar duten barazkiak, tomatea, artoa, kalabazina eta piper gehienak. Halere, badira beste batzuk eguzki ordu gutxirekin ere aurrera ateratzen direnak.
Hala ere, guztiz itzaletan dagoen baratzea aurrera eramatea osoa zaila dela jakin behar duzu, beti ordu gutxi batzuetan eguzkia izatea beharrezko baita.
Eguzki gutxiagorekin bizi daitezkeen barazkiak, mantsoago haziko dira eta fruitu txikiagoak emango dituzte. Landaketak mailatuak eginez gero, eguzkialdean eta itzaletan txandakako barazkiak ipiniz, uzta poliki-poliki egingo da erritmo ezberdinetan, eguzki gutxiago behar dutenak itzalpean jarriz.
• Hostoa duten barazkiak: Letxuga, eskarola, errukula, berroa, kanonigoa, zerba, espinaka, borraja.
• Azaren familiakoak: Brokolia, azak, koliflorra, bruselaza.
• Leka batzuk, ilarrak esaterako.
• Landare usaintsuak eta jangarriak, perrexila, martorria, menta, garraiska.
• Basafruituak marrubiak, baratze-marrubiak, ahabiak, andare-mahatsak. Hauek dira itzaletara ongien egokitzen diren barietateak.

NOLA LORTU ARGI GEHIAGO
Nahiz eta barazki batzuk itzaletan aurrera egin, horrek ez du esan nahi gustuko dutenik, beraientzat aproposena eguzkipean bizitzea da, orduan, aukeren barruan, ahal bada, argi gehiago emango diegu, nola?
• Hegoaldeko orientazioa bilatuko dugu.
• Baratzearen alboko pareta edo hormarik badago, txuriz margotu argia isla dezan.
• Argia bideratzen duten paiak ere erabil ditzakezu, batez ere terraza eta balkoietan.
• Begiratu inguruan ez zuhaitz edo zatixkarik egotea itzala emateko.
