Blog

Neguko tratamenduak, izurriteak deuseztatzea

endanea-plantas-elimina-plagas-invierno

Udazken eta neguan zuhaitz eta zuhaixken enbor eta adarrei olio minerala ematen badiegu, udaberriko izurriteak ekidingo ditugu. Sustantzia hauek arrautza, eta hibernazioan dauden larba eta intsektuen aurkakoak dira. Artikulu honetan, nola eta noiz erabili erakutsiko dizugu.
Intsektizida kimiko gehienak ez bezala, olio hauek arrautza, larba eta latente dauden forma guztietarako aktiboak dira, horrek udaberriko izurriteak ekiditeko, tratamendu prebentibo gisara erabiltzeko aukera ematen digu. Hazidun fruta-arbola, hezurdun fruta-arbola, olibondo eta apaingarri gisara erabiltzen diren zuhaixkentzat dira. Olio mineral hauek uretan disolbatzen dira fabrikanteak emandako gomendioak jarraituz, eta landareari botatzen zaizkio lainoztatuz, lainoztagailu baten laguntzaz edota motxila baten laguntzaz. Horrela, enbor eta adarren azalera gehiena estaliko dugula bermatuko dugu. Aplikatu baino lehen, adar eta enborra eskuilatzeko aukera baduzu, egin ezazu.

Eta noiz?

• Lehenbiziko tratamendua urria edo azaroan egin behar da. Hosto erorkorreko landareetan, hosto guztiak galdu arte itxaron beharko duzu.

• Tratamenduaren efikazia bermatzeko, urtarrilean berriz egin beharko da. Landareak udaberrian zehar onddoekin zerikusia duten arazoak jasan izan baditu, onddoen aurkako kupre oxikloruroa duen olio batekin nahas daiteke, euren atakea ekiditeko asmoz.

•Ernamuintzea baino lehen, otsaila edo martxoan, azkeneko aplikazio bat egitea komeni da.

• Izurriteak berriz agertzen badira, udan tratamendu berdina egin beharko da berriz.

Kontuan edukitzeko: Ez aplikatu tratamendua, bost gradu baino gutxiago edo 35 gradu baino gehiagorekin. Erabili eskularru eta maskara bat. Kontsulta eta errespeta itzazu fabrikantearen dosi guztiak, baita egindako iradokizun eta erabiltze gomendio guztiak ere.