Zure lorategiko loreontzi eta parterreetan udazken eta neguan loreak eduki nahi badituzu, barietate egokiak aukeratu beharko dituzu. Hauetako askok, giro freskoa nahiago dute loratzen jarraitu ahal izateko. Pasa zaitez zure Lorazaintza zentrotik eta betiko klasikoez gain, proposamen berriak ere aurkituko dituzu.

KALANCHOEAK ETXE BARRU ETA KANPOAN:
Kalanchoe blossfeldiana izeneko landarea, urte osoan eskura daiteke, baina Quenn serieko landareak, modu naturalean urteko egunik motzenetan loratzen dira, hau da, neguan. Ze koloretakoak dira? Gorria, zuria, horia, laranja eta arrosa. Hauen indar eta portaera kontuan izanik, etxe barruan zein kanpoan edukitzeko aproposak dira. Urria eta abendua bitartean landatzen dira. Krasa guztiek bezalaxe, izozteetatik babestuak izateko beharra dute. Ez dute mantentze beharrik behar.
- Eguzki edo eguzki-itzalean koka ditzakezu.
- Ureztatze gutxi behar duten, bere hosto haragitsuak ur erreserba moduan funtzionatzen baitute. Itxaron ezazu lurra lehortu arte berriz ureztatu baino lehen.
- Ongi drainatutako lurra gustuko dute, aberatsa eta fresko samarra dena.

SEMPITERNAK PAPEREZKO LOREAK
Paperezko lorea bezala ezagututako lorea, betibizia (Bracteantha bracteata) ez da bakarrik lore lehor gisara ezaguna, baizik eta bere loreek denbora luzez iraunkorrak direlako. Hau abantaila handia da lorazainentzat. Mohave bezala ezaguturiko seriean, koloreak oso biziak dira: laranja eta arrosa iluna, horia, gorria eta zuria. Sasi biribil txikiak sortzen dituzte 35-40 zentimetroko altuera eta zabalera izaten dute. Barietate hauek izozte neurritsuak ondo jasaten dituzte eta baserri girokoak dira (-17ºC 7. Gunean).
- Koka itzazu eguzkipean edo gutxienez 6 eguzki ordu jasotzen dituzten gunean.
- Maiztasunarekin urezta itzazu.
- Zoruak aberatsa, arina eta drainatze onekoa izan behar du.
- Matxardez heltzeak, sasien garapen trinkoa erraztuko du.

KRISANTEMO HIRUKOTEAK
Krisantemoak urri eta azaroko klasiko bat dira. Sasoi bakoitzean berritasunak ekartzen dituzte eurekin. Zer deritzozu 3 kolore ezberdineko esfera perfektu bati? Zure terrazan kokaturiko loreontzietan landu ditzakezu edo zure lorategiko zoruan. Euren erresistentziak, tenperatura oso hotzei aurre egiteko aukera ematen diete. Anaba Mix deritzanak, 5 zentimetroko diametroa duten kolore arrosa, zuri eta gorriak dituzten landareak konbinatzen ditu. Mefisto Mix deritzanak, 5,5 zentimetroko diametroa duten hori, bi tonu ezberdineko laranja eta purpurak diren landareak konbinatzen ditu. Azkenik, Amiko Mix deritzanak, 6 zentimetroko diametroa duten kolore zuri, hori eta purpurak konbinatzen ditu. Bada Jasoda Mix izeneko beste bat 3 zentimetroko diametroa duten landare ezberdinak konbinatzen dituena.
