Blog

Kameliaren neguko zainketa eta mantenua

endanea-plantas-cuidado-mantenimiento-camelia

Kameliak, neguko loratzea duten zuhaixkak dira, euren loreak handiak izan ohi dira. Abendu bukaeran loratzen hasten dira eta martxora arte luzatzen dute euren loratzea. Hazkuntza prozesua nahiko motela izaten da.

Kamelietan aniztasun handia egoten da, bereizketa bat egin nahi bada lore sinple eta lore bikoitzekoak aurki ditzakegu. Bi kasuetan kolore ezberdinetako loreak aurki ditzakegu. Kolore zuria duten kameliak sentiberagoak dira beste koloreekin alderatuz gero.

Zure kamelia zaintzeko orduan, hainbat zehaztapen eduki behar dituzu kontuan:

  • Kamelia landare azidoa behar duen landare bat da.
  • Erabili landare azidoentzat egokiak diren ongarriak.
  • Koka ezazu hezetasuna duen kanpoko eremu batean eta itzala eduki beharko du, ekidin udako eguzkiak hondatu ditzan (bereziki eguzki indartsuko orduetan).
  • Zure kamelia loratuko diren botoiez josita badago, egin ezazu aukeraketa bat eta ken itzazu batzuk.
  • Landatu edo lurrez aldatu behar dituzun unean, aukeratu landare azidoentzat lurrik aproposena, PH oso baxua dutenak dira eraginkorrenak.
  • Gutxi ureztatu, putzuak egitea ekidinez, baina lurra idortu ez dadin kontuan hartuz.
  • Kimatzea ez da oso beharrezkoa. Kamelia hazkuntza moteleko zuhaixka da, horregatik ez du kimaketarik behar, hala ere, orekatu nahi baduzu edo gehiegizko adarrak kendu nahi badituzu, bere loraldiaren amaierara arte itxaron beharko duzu. Zure balkoi edo terrazan ere goza dezakezu zure kameliaz. Kontuan hartu oso beharrezkoa dela loreontzi egoki bat jartzea, landareak nahikoa leku izan dezan eta drainatze egokia duena. Putzuak ekiditea oso garrantzitsua da. 2-3 urtez behin, lurrez aldatzea gomendagarria da, hazkuntza hobea eduki ahal izateko. Ekidin babesean dauden eremuetan landatzea.