Blog

Lorezainaren egutegia – Martxoa

endanea-calendario-jardineria-marzo

Natura esnatzen hasia da eta udaberriko loreen eztanda agerikoa da dagoeneko. Momentu honetan lorategi eta terrazari eskaintzen diozun denbora guztia, ondorengo hilabeteetan begi-bistakoa izango da.

Lorategian egin beharreko lanak


Zer landatu behar dut?

  • Uda eta udazkeneko loraldia izango duten erraboilak landatzeko unea da. Landa itzazu daliak, gladioloak, amarilisak…
  • Lur azidoa behar duten zuhaixka eta landareak, esate baterako hortentsia eta errododendroak… Baita landare igokariak ere.
  • Sustraian agerian dituzten landareak: arrosondoak, fruta-arbolak. Oraindik denboraz bagabiltza ere, hau egiteko azkeneko asteak dira.
  • Fruta-arbolak landatzeko azkeneko txanpan gaude.

Zer kimatu behar dut?

  • Glizina, mahatsondoak eta huntzak.
  • Loraldia pasa dutenean, kamelia, mimosa eta azaleak. Era berean, hostoak zilar kolore edo koloredunak dituzten zuhaixka guztiak ere.
  • Arrosondo guztiak, euren forma edozein delarik ere.
  • Euren kimatzerako lagun zaitez neurridun soka batez.
  • Kima itzazu buddleia, hibiskus, adelfa, hortentsia eta legerstroemiak.
  • Kima ezazu glizina: loraldi hobea lortzeko oso garrantzitsua da sakonera handitik kimatzea, gida nagusia kontuan edukiz eta urtebete baino gazteagoak diren adar guztiak moztuz.
  • Kimatu hortentsiak: urtero loreak eduki ahal izateko aurreko urtean loratu zen adarraren oinean egin behar duzu kimaketa. Aurreko urtean loratu ez zen adarrari, hiru korapilo ebaki behar zaizkio.

Zainketa eta mantentzea:

  • Soropila: presta ezazu zorua soropil berriarentzat. Soropila puntuan jartzeko unea ere da, mugitu arrasteluaren laguntzarekin aurreko hilabetean tratatutako goroldioa. Zabaldu herbizida hautakor bat belar txarrekin bukatzeko. Handienak eskuz edo labana baten laguntzat kendu ditzakezu. Pasa ezazu eskarifikagailu edo aireztatzaile bat ura hobeto filtra dadin eta airea sustraietaraino hel dadin. Gehitu ezazu ongarri organiko aberats bat (gorotza, zizare lurra…) hazkundea estimulatzeko helburuarekin. Egin itzazu lehen mozteak gehiegi ebaki gabe eta moztutakoa jaso gabe, horrela hobe elikatuko da.
  • Elikatu zure landareak. Zuhaitz eta zuhaitzen oinarrian erabili nitrogenoan aberatsa den ongarri bat. Marrubi-sail, konifero eta lur azidoko landareentzat erabili ongarri egokiena eta zabal ezazu abonatzeko gailu batekin. Egin ezazu tratamendu bat kupre saldan oinarriturikoa, bordeles salda bezalakoak eta horrela bakterioak eragindako gaixotasunez arrosondo eta adelfak libratuko dituzu.
  • Geranioak aldaxkatzeko une egokia da.
  • Babestu lore laborantzak bare eta barraskiloen presentziaz.
  • Landaketa berriak erruz urezta itzazu. Oso hezeak diren guneetan, beharrezkoa denetan bakarrik urezta ezazu.
  • Arrosondoen oinak neguko babesetatik libratu.
  • Izotza egiteko arriskurik ez dagoenean, gereziondo berantiarrak aldatu eta txertatu.
  • Parterretako lurra humus edo konpostaren laguntzaz bigun ezazu. Modu berean, bigun itzazu zuhaitzen oinak belar txarren aterera galerazteko eta ura aurrezteko. Hau neguan zehar egindako konposta gehituz lortuko duzu.
  • Garbi ezazu huntz igokaria izurrite eta gaixotasunak eragozteko.
  • Eguraldi onarekin, almendrondoen adarrak mugitu polena sakabanatu dadin eta loreak emaldu ditzan.
  • Ureztatze sistemak prestatzeko unea da. Ez badaukazu eta jartzea pentsatzen baduzu, hau egiteko unea egiteko da. Programatzaileen bateria eta pilak begiztatzeko garaia da.
  • Hilda dauden rododendro, hortentsia eta lur azidoko zuhaixkak aldatzeko unea da. Alda ezazu lurra landare berriak jarri aurretik eta gehitu lur azidoa ongi daudenei.
  • Zure bizilekua zein den kontuan edukiz, ken itzazu izozteen aurkako babesak izozte gehiago egongo ez direla ziurtatu duzunean.
  • Lainoztatu udareondoak, gereziondoak eta mertxikondoak kuprean aberatsa den salda batekin. Tratatu sagarrondo eta udareondoak orbanen aurka.

Leiho, balkoi eta terrazetan egin beharreko lanak


Zer landatu behar dut?

  • Inpatiens, begonia, kaputxina, lobelien… hazitokiak egin ditzakezu, eta ondoren xeha itzazu loreontzi batean jarri baino lehen.
  • Sor itzazu jardinera txikiak belar-usaintsuekin. Bero behar, eguzki esposizio eta ureztatze behar berdintsuak dituztenak aukeratuz. Hauxe da unerik egokiena, eta gainera sukaldatzeko erabil ditzakezu. Gogoan eduki landare eta belar-usaintsuak daudela. Landareak, erromeroa, ezkaia, berbena eta abar dira. Belar-usaintsuak aldiz, tipulina, albahaka edo perrexila, urtero erein beharrekoak dira.
  • Landa itzazu marrubi-sailak edo marrubi landareak jardineretan.
  • Balia zaitez “paquerette” eta pentsamenduez hutsik gelditzen diren tarteak betetzeko.

Zainketa eta mantentzea:

  • Gehitu lur azidoa, kamelia, errododendro eta azaleei.
  • Hiru urte baino gehiago loreontzi berberean daramaten landareei lurra edo loreontzia aldatu. Hau egin ezean, gehitu loreontziari zizare lurra.
  • Zaindu loreontzi handietan landatutako aleak. Aldatzeko zailak direnez, garbitu eta bete gainekaldeko geruza konpost organikoarekin.

Etxe barruko landareekin egin beharreko lanak


  • Cissus, huntz, photos, tradeskantia eta horrelakoak bezalako landare igokariak kimatzeko garai egokia da.
  • Poinsettia edo pazko loreen loraldiaren ondoren, hauek kimatzeko unea da.
  • Santa Teresa lorea edo Epiphyllum landareak, lorea galdu badu, loreontziz aldatzeko garaia da. Erabil ezazu lurrustel geruza bat.
  • Uretan disolbatzen den ongarri baten laguntzaz, urezta itzazu hamabost egunetik behin loretan dauden klibiak.
  • Aldatu berri dituzun landare guztiak, ez ongarritu maiatzera arte.
  • Martxo erdialdetik aurrera has zaitez dosi txikietan etxe barruko eta kanpoko landare guztiak ongarritzen. Orkideak, kaktus eta zitrikoentzat erabili ongarri espezifiko bat, fabrikanteak emandako gomendioak kontuan hartuz.
  • Gorde itzazu lorerik ez duten udazkeneko erraboilak, hartara, udaberri-udan loratuko direnei lekua utziz.
  • Kontuan eduki loreontziek ez dezaten gelditutako urik.

Baratzean eta hiri baratzean egin beharreko lanak


Zer landatu/erein behar dut?

  • Landatu porru, aza, azenario eta letxugak.
  • Erein zainzuriak, azenario eta errefauak. Baita letxuga eta azak ere. Emaitza hobea lortu nahi baduzu, ereite mailakatua egitea komeni da. Hamabost egunetik behin hazitoki ezberdinetan egin ditzakezu ereiteak, produkzio jarrai bat lortu nahi baduzu.

Zainketa eta mantentzea:

  • Ez fidatu. Izozteak aurreikusten badira, jarraitu zure landatze eta ereintzak babesten.