Blog

Ureztatze automatikoa

endanea-plantas-riego-automatico

Badago aukeraren bat lorategi edo baratze baten ureztatzean ura zentzuz erabiltzeko eta ureztatzean hainbeste denbora ez gastatzeko? Erantzuna baiezkoa da: ureztatze automatiko sistema bat erabiliz. Abantailak asko dira. %60 batean murriztu daiteke urean eta honek dirua aurrezten lagunduko digu.

Ureztatze automatikoaren arrakasta hurrengoa da: landare bakoitzak behar duen ura bakarrik askatzen du, landareari bakarrik ematen dio eta beharrezkoa den aldizkotasunarekin. Horregatik ez dago diseinu bakar bat ureztatze automatikoen esparruan. Lorategi bakoitzaren beharretara egokitu behar da. Horretarako, laborantza bakoitzari hobekien adaptatzen diren igorleak aukeratu behar dira.

Ureztatze automatiko sistema bat instalatu ahal izateko ez da beharrezkoa iturgintza ikastaro bat egitea. Pieza guztiak erraz montatzeko diseinaturik daude. Fabrikatzaileak emandako jarraibideak bakarrik jarraitu behar dira. Instalazioaren kostua ez da oso altua eta berehala amortizatzen da ura aurreztearekin batera. Baina, gainera, lorazain amateurraren ohiko arazo bat konpontzen du: nork zainduko ditu landareak opor garaian? Programaturiko ureztatzeak, noski!

Tantaz tantako ureztatzea: landarez landare

Ura aurrezteko garaian, momentura arte dagoen sistemarik hoberena da. Modu berean merkeena eta instalatzeko errazenetarako da. Tantakako ureztatzearen aukerak oso handiak dira: erabilgarria da zuhaitz eta zuhaixketan, lore parterretan, terraza bateko loreontzietan edo baratze bateko barazkietan landarez landare.

Tantaz-tantako sistema honek ura puntu zehatzean jariatzen du, hartara, belar txarrak ateratzeko aukerak asko gutxitzen dira. Zuzenean lurra bustitzen denez, ez dira hostoak bustitzen eta onddoek eragindako gaixotasunak ekidingo dira. Modu berean hostoak erretzea ere galarazten da ur tantek egiten duten lupa efektuaren ondorioz.

Mikro aspertsoreak: aspertsioa + tanta jarioa

Sistema hau bikoitza da, eta aldi berean aspertsioa eta tanta jarioa ematen dira aldi berean. Aspertsoreekin konparatzen baditugu, presio baxuetan oso ondo funtzionatzen dute etxebizitza bateko erabilitako presioa kontuan hartuz, oso ondo funtzionatzen dute, Mikro aspertsoreek ura euri fin moduan askatzen dute eta ureztatze uniforme bat egiten dute aukeraturiko azalera guztian. Euren tamaina txikiak landare altuak ureztatzeko aukera eskaintzen dute, zuhaitzak, zuhaixkak eta tutorea jarrita duten barazkiak ere, beti ere euren hostoak busti gabe. Oso erabilgarriak dira elkarren ondoan landaturik dauden landareen laborantzetan. Mikro aspertsoreak parterreetan eta baita etxe barruko lorategietan erabil daitezke, bertan lantzen diren landareek behar duten klima hezea sortuz. Tantaz-tantako sistemarekin konparatuz, ur kopuru handiagoa banatzen du eta honek ureztatzearen maiztasuna gutxitu egiten du. Handiagoak izatearekin batera, igorleak iraunkorragoak dira eta ez dira erraztasunez buxatzen.

Exudazio zintak: lerroan dauden laborantzetarako

Porotsua den material batez egindako tutuak dira eta euren azalera osotik askatzen dute ura. Honek ureztatze azalera jarrai bati irekitzen dizkio ateak eta oso erabilgarria da lerroan dauden laborantza guztietarako. Oso presio baxuekin funtzionatzen dute (tantaz-tantako sistemak baino txikiagoa), horregatik presioa egokitzeko erregulatzaile batzuk instalatzeko beharra dute. Hain txikiak izatean, poroak algen ondorioz edo kare akumulazioaren ondorioz erraztasunez buxa daitezke. Kasu hauetan, mantentze tratamenduak egin beharko dira.

ZERTAN DATZA UREZTATZE AUTOMATIKO BATEN INSTALAZIOAK?

Lorategi, baratze edo balkoi bateko ureztatze automatiko sistema batek behar dituen oinarrizko elementuak ondorengoak dira:

  • Programatzailea:Tenporizadore baten bidez, honek elektro balbula bati mezu bat bidaltzen dio, honek uraren pausua ireki edo itxi  egiten du. Lorategi txikiak badira, programatzaile eta elektro balbula integraturik egon daitezke. Programatzaile batzuk euri ura detektatzeko erraztasuna dute eta hau horrela izanik, euria egiten duenean, ureztatzeak eten egiten ditu.
  • Electrobalbula:Programatzaileak markatutako denbora eta frekuentzietan uraren joan-etorria erregulatzen du. Instalazio berdin batean igorle mota ezberdinak erabiltzen badira (adibidez tantaz tantako igorleetan eta mikro aspertsoreenetan) oso komenigarria da ureztatzea sektoreetan banatzea, hainbeste sektore, hainbeste igorle. Hau horrela egiteko arrazoia bakoitzak presio ezberdinean eta ureztatze denbora ezberdinetan lan egiten dutela da. Sektore bakoitzak programatzailera konektaturiko bere elektro balbularekin kontatuko du.
  • Presio erregulatzailea: Elementu garrantzitsua da, honek igorleetara iristen den lanaren presioa murriztu eta egonkortzen du.
  • Iragazkia: Igorleak buxatzen dituzten partikula guztiei pausua eragozten die.
  • Tutueria eta loturak:Bertatik ura landareetaraino iristen da. Lorazaintza zentroak gomendatzen dituen diametroak kontuan hartu behar dira, lorategiko azalerari jarraiki.
  • Igorleak:Aspertsoreak, difusore, tantaz tantakoa, mikro aspertsoreak eta abar dira. Gardenari eskerrak ematen dizkiogu artikulu hau zuzendu eta egiteko eman digun laguntzagatik. Badira ureztatze sistemak, zeintzuk tantakatze jarraia eta mikro aspertsioa konbinatzeko aukera ematen dutenak.