Ezkontza originala, Surf. Katrin eta Zigor

  • Katrin eta Zigor

  • Surf estiloko Ezkontza originala

  • Bangalore estudio

  • Endanea Garden

Ezkontza originala, surf estilokoa.

Katrin eta Zigorrek ezkontza original bat egiteko ideiarekin harritu gintuzten. Egun berezi honetan beraien pasioak islatu nahi zituzten. Alde batetik, zelaia. Bestetik, itsasoa, Zigorrek surfean egiten baitu.

Guretzat oso dibertigarria izan zen horrelako ezkontza original batean parte hartzea, beraien ideia surf estiloko ezkontza egitea baitzen. Lore-lan oso zehatzetan egin genuen lan ezkonberriek egun handian erakutsi nahi zutena islatzeko.

Ezkontzaren dekorazioa egiteko, naturako hainbat elementu erabili genituen. Eliza apaintzeko, pampa lumak, delphinium eta anthurium zuriekin egin genuen lan, estilo oso natural eta dotorea eratuz.

Jatetxeari estilo tropikaleko ukitua eman genion. Surf estiloko ezkontza original hau egiteko, lan lerro argi batekin egin genuen lan esparru ezberdinetan. Lore ugari erabili ziren, pampa lumak, anthurium, philodendron, hypericum, palmondoak, gloriosak… bestelako materialekin jolastuz eta konbinaketa ezberdinak eginez.

Katrinen lore-sorta oso berezi izan zen. Lore-lehor eta naturalak erabili ziren eratzeko, izpilikua, Eryngium, Astrantia eta Pennisetuma, estilo fresko eta zelai erako sorta egin genuen berarentzat. Ezin aproposagoa izan zen, soinekoarekin, Katrinen estilorekin eta inguruarekin.

Ezkontza original hau apaintzeko bestelako materialak ere erabili genituen. Naturan aurkitzen direnak, itsasoak kostetara ekarritakoa esaterako. Material guzti hauek, lore eta landareekin elkartu ziren, lortu nahi zen efektua lortzeko.

Horrelako ezkontza bereziek lore-lan ezberdinak egiteko aukera ematen digute, batez ere beste estilo batzuk lantzeko aukera. Ezkonberrientzako bestelako lanak ere egin genituen, esaterako, Seating Plan pertsonalizatu bat sortu genuen. Hemen, Zigorrek surfean egindako olatu ezberdinen kokapenak eta izenak jarri genituen, horrela, mahai bakoitzak olatu ezberdin baten izena izan zuen.

Txankletak, hosto tropikalak, eta bestelako material naturalek, giro paregabea sortu zuten, beraiek nahi zuten estiloko ezkontza originala sortuz. Usategieta jatetxean egin zuten ospakizuna beraien senide eta lagunekin, magiaz beteriko eguna izan zen dudarik gabe.

Ezkontza ezberdin hau bezalako beste batzuk ikusi nahi badituzu, ikus jarraian proposatzen dizugun esteka. Zuk ere ezkontza original bat egin nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan eta honi forma ematen lagunduko dizugu.