Landareak gustuko badituzu baina zure etxean argi askorik ez badago, zorteko zaude, beraietaz disfrutatzeko aukera daukazu, jarraian argi gutxi behar duten landare batzuen proposamena egiten dugu.
Aspidistra: Zaintzen oso erraza den landarea dugu, indartsua, landareentzako esku asko ez duten eta landareei dedikatzeko denbora askorik ez duten pertsonentzat aproposa. Hosto handi berde eta luzeak ditu. Edozein kokapenetara ongi moldatzen da eta beharrezkoa den ukitu berdea ematen dio gure etxeari.
Sansevieria: “Tigrearen mihia” bezala ezaguturiko landarea, urte asko iraun ditzaken eta oso indartsua den landarea dugu. Hosto luze berde eta krema kolorezkoak ditu. Hostoak gora aldera ditu eta honek ukitu elegante eta estruktural egokiena ematen dio etxe barruak apaintzeko.
Camaedorea: “Saloietako Palmera” bezala ezaguturiko landarea da. Argi gutxi duten lekuetan oso ongi moldatzen da. Hazkunde motela du, bere hosto luzeek handitasuna ematen diote eta oso zainketa gutxi behar ditu.



