Ezer baino lehen, landare aproposa aukeratu behar dugu, mota ezberdinetakoak aurki ditzakezu:
- Sustrai biluzikoak: Begiratu landarea osasuntsua eta trinkoa dagoen, 20cm ko altuera izan behar gu gutxienez.
- Sustraiak lurrean dituztenak: Zurtoinak berdea eta trinkoa egon behar du.
- Loreontzian: Landareak ondo landatuak egon behar dute, arrosondo hauek urte osoan zehar eros ditzakezu.
Aipatu ditun lehen bi motetako arrosondoak landatzeko sasoirik onena, urritik martxora izaten da. Loreontzian daudenak haatik, urte osoan zehar landa daitezke, loraldian eta izozteak daudenean ezezik. Ez da gomendagarria lurra oso gogorra dagoenean landatzea, beraz neguan izozteekin edo udan lehorteekin, hobeto ez egitea.
– 1go pausua: kokalekua aireztatu eta eguzkitsu bat aukeratu.
– 2. pausua: egin 30×30 zentimetroko zuloa sasi arrosondoentzat, eta 50×50 zentimetrokoa, zuhaixka eta igokariak diren arrosondoentzat.
– 3. pausua: Bota arrosondoentzako egokia den lurra edo lurrustela, edo gehitu lorategiko lurrari hondoko ongarritze bat.
– 4. pausua: sustrai biluziko arrosondoei adarrak moztu, 15-20 zm txertotik, eta sustraien 1/3. Gomendagarria da, sustraitzeko produktuak gehitzea. Badira horrelako hormonak gehituta dituzten lur bereziak zuloan botatzeko.
– 5. pausua: loreontzietan dauden arrosondoak landatu aurretik, gomendagarria da hauek loreontzi eta guzti ur ontzi batean sartzea ura har dezaten.
– 6. Pausua: sustraiak lurrarekin dituzten arrosondoak ez dira busti behar, landatzerakoan normalean ekartzen duten sareakin landatu behar dira.
– 7.pausua: Zuloa lur aproposarekin bete behar da, substratu edo ongarri bereziak erabili horretarako.
– 8.pausua: Hurrengo pausua lurra ondo zapaltzea da, aire poltsak ez geratzeko, eta landarea tinko geratzeko.
– 9.pausua: inguruan belar lehorra jarri hotzetik babesteko.

