Gozatu arrosondoez zure terrazan, badira lorontzietan ongi hazten diren landareak, batzuk, horretarako haziak izaten dira. Arrosondoak zoragarriak dira, errazak, loredunak, usaintsuak eta klima ezberdinetara egokitzen dira, hori bai, eguzkia behar dute.
• Loreontziak: arrosondoek sakontasuna behar dute, beraz loreontziak ere hala izan beharko dute 40-50zm gutxienez.
• Substratua: Beharrezkoa lurra buztintsua izatea, freskoa. Horretarako, arrosondoentzako bereziak diren lurrak erabili.
Zainketa
Lorategian edo loreontzian dituzten beharrak antzekoak izaten dira.n.
• Kimatu lore lehorrak eta soberan dauden adartxoak.
• Ureztatu maiz udaberrian eta udan.
• Muching-a egin, belar lehorrarekin, arrosondoaren oinean.
• Gehitu ongarri pikorkatua urtean bi aldiz, neguko kimaketaren ondoren eta udaberriko loraldiaren ondoren.
• Neguan ez gehiegi ureztatu, batez ere euriak ematen badio. Hotz handia egiten badu, babestu malla berezi batekin.
