Babestu zure landareak neguan. Lorategiko landareak eta baratzeko Landare sentikorrenak, tenperaturen jaitsiera eta udazken-neguko izozteekin sufritzen hasten dira.
Berotu zuhaitz eta zuhaixkak lastoaren laguntzaz:
Zuhaixka sentikorrenak eta zuhaitz gazteenak euren bizitzako lehenengo urteetan babestuta egon behar dute. Lastoa, zaku-oihal eta kupresus barietateko zuhaitzen adarrak (pinua, arizonika), hau aurrera eraman ahal izateko oso erabilgarriak dira. Hau egiteko teknika bat, adarkadura guztiak biguntzean datza, lasto paketeak erabiliz edota zuhaixka guztia lotutako adarrekin lotuz. Beste babesteko modu bat, adar guztiak lotzea da. Adar guzti hauek gora begira jarri behar dira eta hauek estera edo oihal-zaku batekin estali behar dira.
Zuhaitz gazteenak babestu:
Zuhaitz gazteenei tutoreak jarri behar zaizkie, hartara haizeak mugi ez ditzan eta sustraiak ongi errotu daitezen. Kontu handia eduki behar da tutoreak lotzerako garaian, zuhaitzaren enborra honda ez dezaten, oihal-zaku batekin lotu beharko dira. Bridak ere erabil daitezke, baina hauek gomazkoak izan beharko dute.
Zuhaixkak mantendu: Zuhaixkek orokorrean, beste landareentzat babes hesi baten funtzioa betetzen dute, baina euren azaleran elur eta ur pilaketek kaltetu egin ditzakete. Babestu ahal izateko, gaineko aldean inklinazio bat emanaz kimatu behar dira, horrela elurra eta ura ez dira pilatuko eta ez dute gehiegizko pisurik egingo zuhaixkaren gainean.
Arrosondoak: Neguan zehar arrosondoen oinak babestea garrantzitsua da. Hau egiteko lurra pilatuko dugu bere oinaren ondoan.
Izozte arriskua balego: Izotzak iragarrita baleude, lurra hezea egotea da hoberena, horrela tenperatura inertzia handiagoa izango du. Honek berebiziko garrantzia du loreontzietan dauzkagun landaretan. Gainera, mulching deritzan bigungarri prozesua egiten badiozu (lurrustel, pinu azal, lastoaren laguntzaz), askoz hobe. Teknika hau ere erabil dezakezu zure lorategiko landareen sustraiak tapatu eta babesteko. Ureztatu eguneko erdiko orduetan.

