Negua urteko urtarorik hoberena da zuhaitzak kimatu ahal izateko. Beharrezkoa bada bakarrik egin behar da, une honetan baitaude zuhaitz guztiak atseden-hartze momentuan eta ez dute hainbeste sapa galduko. Egiteko erraza da, non eta nola moztu behar den jakitea garrantzi handikoa da.
Zuhaitzaren adar batzuk aukeratu ondoren kendu egin behar dira, horrela zuhaitzaren hazkundea hobea izango da eta bere egiturari indar handiagoa emango diozu. Kimaketak, oso trinkoak diren adarkadurak kentzeko balio dute, adarkadura hauek argia uniformeki leku guztietara iristea galarazten baitute. Gainera loratze eta fruitutze hobeak lortzeko lagungarri dira.
• Forma emateko kimaketa landaketaren ondorengo lehenengo urteetan egiten da. Helburua zuhaitzaren hazkundea orientatzea da, hartara adarkadura egitura trinkoagoa lortuko dugu eta gainera zuhaitzaren adaburua lurretik altura egokienean kokatuta egongo da. Kimaketa mota hau, fruta-arbolentzat gomendatutakoa da, horrela produkzioa areagotuko baita, eta fruituen bilketa errazagoa izango da.
Behin zuhaitza ongi formatuta dagoela, mantentze kimaketa bat egitearekin nahikoa izango da, aldaxka txikiak, adar lehorrak… kentzean datza. Edo sinpleki, adaburua argitzeko eta honi forma emateko erabiltzen da.
• Batzuetan kimaketa sakonagoak egin behar izaten dira, zuhaitzari bere indar guztia buelta diezaiogun. Desmochado deritzan teknika hau, ebaki sakonak egitean datzat, enbor nagusiaren bi edo hiru zentimetrotara.

