Blog

Edukinontzietan egindako baratze bat eratzeko aholkuak

endanea-plantas-huerto-contenedor

Edukinontzi batean barazkiak lantzea oso erraza da, horregatik da hain arrakastatsua. Mahai, tiradera eta laborantza poltsek formatu ezberdinei ateak irekitzen dizkie, eta horrela zure beharretara egokitu daitekeen esparrua eratuko duzu. Hasieratik guztia ongi joan dadin jarraian aholku batzuk ematen dizkizugu. Nahiz eta eguzki ordu gutxi izan, terraza bat nahikoa da etxean zure barazkiak laboratu ahal izateko.

huerto-contenedor

1. Bermatu drainatze egoki bat
Hiri baratzeetarako erabiltzen diren edukinontzi askok, telazko poltsa bat edukitzen dute barruan, poltsa hau drainatze egoki bat egin ahal izateko dago diseinaturik, eta gainera substraktuari  ez dio alde egiten uzten. Beste batzuk aldiz, azpiko aldean zulo bat edukitzen dute, ura erraztasunez atera dadin eta putzuak era ez daitezen. Hala ere, oso komenigarria da edukinontziaren azpiko aldean drainatze material baten estaldura bat egitea substraktuarekin bete baino lehen.

2. Erabili substraktu egoki bat
Erabili kalitatezko substraktubat. Baratzerako propio egindakoa izan daiteke ernamuintzean lagungarri izaten da, hazkunde prozesuan zehar ere lagungarria da eta azkenik, barazki eta usain-belarren zapore eta koloreak indartzen ditu- edo unibertsala. Garrantzitsuena aberatsa izatea eta hezetasuna gordetzea da, beharrezkoa den ura bakarrik gordez.

3. Aukeratu laborantzak argiaren arabera…
Hiri baratzeko edukinontzietan barazki eta usain belar asko landu daitezke. Aukeraketa on bat egin nahi bada, argia kontuan izatea oso garrantzitsua da. Barazki gehienek eguzki betea behar dute (egunean 6-8 eguzki ordu), horregatik, edukinontziak hegoalde edo ekialdera bideratu beharko dira pareta baten itzala saihesteaz gain. Eramangarriak direlarik, leku batetik bestera mugi daitezke eguzkiaren bila, ez dira zertan urte osoan leku berberean egon behar. Aukeratutako lekuan itzalak jotzen badu, kontuan izan landare asko ongi hazten direla itzala dagoen lekuetan.

4. Erabil daitekeen lekua
Edukinontziaren sakontasun eta barruan duen lekua ere basikoak dira espezieen aukeraketa egiteko garaian. Patatak landatzeko erabiliko den edukinontzi, laborantza mahai, loreontzi edo jardinera baten tamaina letxugak landatzeko erabiliko dena baino sakonagoa eta handiagoa izango da. Geroz eta handiagoa izan, hobe, sustraiek garatzeko leku handiagoa izango dutelako eta landareak hobe ekidin ahal izango duelako ur faltagatik edukiko duen estresa.

5. Kalitatezko hazi eta landare txikiak
Zure lorezaintza zentroan aukeratutako hazien sobreak aurkituko dituzu, horrela kalitatezko uzta bat bermatuko duzu. Urteko garaia kontuan hartuz, baliteke lehenengo ereitea hazitoki baten barruan egin behar izatea. Denbora aurreztu nahi baduzu, zuzenean hazitako barazki eta usain-belarren landare txikiak erosteko aukera duzu. Tomate “cherry”, belar, marrubi, eta hosto baxuak dituzten barazkiak (lekak, ilarrak), oso ondo hazten dira edukinontzietan. Altura hartzen badute, tutoreak erabili beharko dituzu edo bestela, helduleku baten laguntzaz babestu beharko dituzu.

6. Saihestu landaketa trinkoegiak
Edukinontzi bat landareez betetzea, egiten den oso ohiko akatsa da. Oso garrantzitsua da landaketa markua errespetatzea. Marku honek espezie bakoitzak ongi garatzeko zenbat leku behar duen esaten du, horrela bakarrik lortuko baita uzta on bat. Hau kontuan izan beharrekoa da landare txikiak jartzeko unean. Dentsitateak izurrite eta gaixotasunen agerkundea errazten du.

7. Zaindu ureztatzea
Edukinontzietan bizi diren landareek lurrean landatuta daudenekin alderatuz, ur gabezia izateko posibilitate handiagoak dituzte. Horregatik, substratuaren hezetasuna etengabe kontrolatu beharko duzu, urteko hilabeterik lehor eta beroenetan bereziki. Ureztatu modu erregularrean, baina putzurik sortu gabe. Erregulatzile bat duten garaztailuak lagungarri izango dira euri moduan ureztatu ahal izateko. Tantakako ureztatzea instalatzea beste irtenbide bat izan daiteke.

8. Jarri bigungarria substraktuari
Estali landareen oina pinu azal edo lastoarekin denbora luzeagoz kontserba dadin.