Erleak lorategi eta baratzeetako espezierik onuragarrienetarikoak dira. Erleek gure landareen %80aren polinizazioaz arduratzen dira. Hala ere, erleak ez dira baratzezainaren lagun bakarrak, tximeletak, sitsak eta erlastarrek ere polinizazioan paper garrantzitsu bat jokatzen dute. Beste animalia batzuk ere, amona mantangorri, krisopa eta liztor batzuk kasu, intsektu kaltegarrien aurkako kontrol biologikoan laguntzen dute. Hala eta guztiz ere, batzuetan animalia osasungarri hauek, izurrite eta onddoen aurka erabiltzen diren fitosanitario batzuengatik kaltetuta ikusten dira.
Zorionez, gaur egun intsektizida eta onddoen aurkako produktu berriak garatu dira, animalia osasungarri hauei kalterik sortzen ez dietenak hain zuzen. Errepara diezaiogun erle eta abarrei min edo kalterik eragiten ez dieten produktu zerrendari.
Animalia, Landare, onddo eta mikroorganismo ezberdinen arteko erlazio sinbiotikoak, naturan oso zabaldurik daude. Erlerik gabe, tomate, berenjena, azenario, sagar, pepino edo kalabazina bezalako produktuez ahaztu egin beharko genuke. Erleek kilo bat ezti lortzeko, 750000 lore bisitatu behar dituzte! Ez da harritzekoa beraz, gure landareen %80a polinizatzeaz arduratzea. Erleen polinizazio lanari, tximeleta, sitsak, erlastarrak, mendiko erle basati eta euli mota batzuk gehitzen zaizkie. Beste intsektu erabilgarri batzuk, amona mantangorriak, krisopak, liztor batzuk, landareei kalteak eragiten dizkieten beste intsektu batzuk jaten dituzte.
Badira animalia osasungarri hauei minik eragin gabe, izurrite eta onddoak deuseztatzeko modu eraginkorrak.
• Piretrinak
Chrysantemum cinerariaefoliumen loreetatik ateratako konposatu organikoak dira. Kontaktu edota irenste bidez, berehalako efektua sortzen dute landare-zorri, euli txuri, beldar, akaro eta kotxiniletan. Naturatik erraztasun handiz desagertzen da inolako ondoriorik utzi gabe. Erle eta bestelako polinizatzaileei kalterik ez eragiteko, arratsalde partean aplikatu behar da. Peperonilo butoxidorik gabeko piretrinak soilik dira ekologikoak.
• Neem estraktua
Neem (Azadirachta indica) deritzan zuhaitz baten azal, sustrai eta hostoetatik ateratzen den olio bat da. Ez da kaltegarria, intsektuen prozesu kimiko eta fisiologikoak ekiditen ditu baizik. Estraktu natural bat izanik, azkartasun handiarekin desagertzen da naturarekin eta berez ez die erle eta amona mantangorriei kalterik eragiten. Gazteak diren landare-zorri, euli txuri, beldar eta akaroei eragiten die bereziki.
• Bacillus thuringiensis ‘Kurstaki’
Bakterio honen espora eta toxina ezberdinak, intsektizida eraginkor bat dira, espektro txikia duen espezie batzuetan bakarrik du eragina. Izurriteak landarea kaltetu duenean aplikatu beharrekoa da, bereziki lehenengo uneetan. Beldar, tximeleta txuri eta patataren labezomorroaren aurka erabiltzen da.
• Koltza olioa:
Nekazaritza ekologikoan erabiltzeko adierazirik dago. Olio begetal hau fruta-arbol, baratzeko landare eta lorategiko landareetan urte guztian zehar erabiltzen da. Landarearen gainean dauden intsektuen gainean pelikula bat sortzen du eta hauek ito egiten ditu. Landare-zorri, kotxinila, euli txuri eta akaroen aurka erabiltzen da. Arrautzekin erabat eraginkorra da.
• Trikodermak
Trichoderma harzianum deritzan onddoan, onddoen aurkako produktu gisara erabiltzen da, patogeno jakin batzuen aurka egiteko ahalmena duelako, Botrytis, Rhizoctonia edo Fusariumarem aurka adibidez. Normalean lurrean botatzen da, landareen sustraiak kaltegarriak diren onddo hauetaz babestu ahal izateko.
• Sufrea
Oidioa deritzan onddo baten aurka erabiltzen dira normalean. Modu prebentiboan edota infekzioaren lehenengo zantzuak agertzen diren bezain laster aplikatu behar dira.
• Itsasoko algak
Itsasoko alga batzuk, landareen inmunitate sistema aktibatzen dute, horrela erresistenteagoak eginez eta ondorioz, oidioa, herdoila eta usteltzeak bezalako gaixotasunak ekidinez.
