Bakarrik zein beste landareekin, terrazarako, lorategirako edo loreontzietarako hobeezinak dira. Erabilgarriak izateaz gain, mediterraneoko usainak hurbiltzen dizkigute gure etxera. Landare usaintsu edo aromatikoak, hostoetan lurrinak gorde eta hauek berotu edo ukitzerakoan askatzeko gaitasuna duten landareak dira. Gizonak betidanik erabili izan ditu. Aitzinetik, erabilera ezberdinak izan dituzte: medizinala, kontserbatzea, uxagarria, jangarria, eta noski, lurrintzea. Gaur egun, lurrinen industrian oso erabiliak dira, Frantziako izpiliku landak ikustea besterik ez dago.
Etxeetan hazten ziren landareak normalean janariarekin erabiltzeko ziren, gaur egun, geroz eta gehiago erabiltzen dira lorategi eta terrazetan, hauek lurrinez betetzeko.
Landare usaintsuak haztea erraza da: Gehienek eguzkia behar dute eta ura pilatzen ez duten lurrak, hori bai, antzeko beharrak dituzten landareak aukeratu beharko ditugu elkarrekin jarri nahi baditugu. Landareak aukeratzerako unean, hobe da landare txikiak, trinkoak eta hosto freskoak dituztenak aukeratzea.
Aukera zabala
Existen varios tipos de plantas aromáticas: perennes, caducas, anuales y bianuales. Las perennes mantienen las hojas, y aunque en los inviernos muy fríos algunas de ellas se resienten, se recuperan en primavera. Entre ellas están el espliego o lavanda,el cantueso, la santolina y el tomillo. Las hierbas caducas suelen perder las hojas en invierno, pero rebrotan en primavera: es el caso de la <b Entre las anuales, que duran una temporada, se encuentran la albahaca y el eneldo. Y entre las bianuales, que producen tallos y hojas el primer año y florecen el siguiente, están el comino y el perejil.
La mayoría de ellas tienen aplicaciones culinarias, medicinales, como ambientadores e incluso como repelentes de insectos (polillas, mosquitos, moscas), que no soportan su intenso aroma.
Urte batekoak direnak, albaka eta anetaren antzera, denboraldi bakar bat iraungo dute. Bi urtekoak aldiz, bi denboralditan gozatu ahal izango ditugu, perrexila eta kuminoa esaterako.

Landare hauek oso erabilgarriak dira sukaldean, medikuntza kontuetarako, lurrin gisa eta nola ez intsektuak uxatzeko.
Mantentzeko errazak
Orohar, landare hauek errazak dira mantentzen, lehorteak nahiko ondo onartzen dituzte lurrean, loreontzietan lurra errazago lehortzen denez, kontu handiagoa izan beharko dugu ureztatzearekin.
Loraldia amaitzen dutenean, kimaketa egitea gomendagarria da, forma emateko batez ere. Izpilikua eta santolina adibidez, abuztuan kima daitezke. Erramua eta erromeroa aldiz martxoan edo apirilean. Moztutako adarrek, landare berriak eratzeko balio dute. Beste erabileretarako, sukalderako edo lurrin gisa, adarrak noiznahi mozt daitezke landarea gehiegi hondatu gabe.
Lorategian eta terrazan
Lurrintzeaz gain, kontuan izan landare hauek apaingarri gisa duten balioa. Kolore eta lore berriak ekarriko dizkizute. Aproposak dira izkinetan jartzeko eta bideen ertzak lurrintzeko.
