Landareez gehiegirik ez badakizu edo ez badaukazu hauek zaintzeko denborarik, proba itzazu honako landareak. Landare indartsuak dira, erresistentzia handikoak, atentzio eta ur gutxirekin bizitzeko gai direnak. Eskatuko dizuten gauza bakarra, ur gehiegirik ez botatzea izango da, horren ordainetan, beraien edertasuna eskainiko dizute eta gainera, etxeko airea garbiagoa mantenduko dute.
ESPATIFILIOAK, ura bakarrik nahi du.
Ez ongarri eta ez fitosanitariorik, Spathiphyllum-ak ura besterik ez du behar, 2-3 egunero neguan eta ia egunero udan; auto ureztatzeko loreontziak aukera bikaina dira landare hauentzat.
• Bilatu leku egokia, eguzki-itzaletan, hostoak horitu ez daitezen. Argitasun asko jasotzen badu edo eguzki zuzena, hondatu egin daiteke.
• Bi urtero loreontzia eta lurra aldatu osasuntsu egon daitezen, hau egiterakoan, landaretxoak ere atera ditzakezu.
• Lurrak oso askea izan behar du, are edo turbarekin.
DRACAENA MARGINATA: Indartsuena
Dracenen artean indartsuena da, etxe edo bulegoetarako aproposa. Oso indartsua izateaz gain, argi faltara oso ondo egokitzen da. Landare honek airea garbitzen du.
• Ureztatu lurra ingurutik nahiko lehorra dagoenean. Egokiena, landarea hartu eta sustraiak ur azpian sartzea da. Beste aukera bat, auto ureztatzeko loreontzi bat edukitzea da.
• Oso garrantzitsua da ur putzurik ez eratzea.
• Ongarritzeko beharra du, etxe barruko landareentzako ongarri berezi batekin.
ZAMIOCULCAS: Gamelu landarea
Exotikoa, apaingarri bikaina eta oso indartsua. Tanzania eta Zanzíbar aldean aurki dezakegu, beraz, ur gutxi behar du eta ia ez du izurriterik hartzen, poliki-poliki hazten da.
• Esparru argitsuak gustuko ditu baina ez eguzkitsuak, halere, argi gutxi behar dute eta espazioetara ongi egokitzen da.
• Neguan, ez da beharrezkoa ureztatzea, adarrak eta lurra pixka bat lurrintzearekin nahikoa izaten da. Udan ureztatu substratua lehortu denean.
• Ez zaio hotza gustatzen baina bero gehiegi ere ez da ona, beraz, leku epel batean jarri, berogailutik urrun.
• Substratuak ondo drenatu behar du ura.
