Negua hastear dago eta landare gehienak lasaitasun fasean sartu dira jada. Hala eta guztiz ere, txilarren kolore eztanda, ziklamenek eta Poinsettiek negu giroa epeltzen dute. Kontu handia eduki behar da izozteekin, baita haize eta elurrarekin ere: oker txiki bat, hilgarria izan daiteke.
Lorategian egin beharreko lanak:
Zer landatu edo erein behar dut?
- Sustraiak agerian dituzten zuhaitz eta landareak landatzeko unerik egokiena da. Probestu eta zuretzat erakargarrienak diren arrosondo edota fruitudun zuhaitzak eskuratu itzazu.
- Landa itzazu hazitokietan martxo eta ekaina artean loraldi zoragarria izango duten landareak: silene, anthirrinum, kalendulak…
- Landare bizigarriak lantzeko leku aproposak eratu.
Zer kimatu behar dut?
- Zuhaixka eta zuhaitz zaharrenak kimatu.
- Mertxikondo eta abrikotondoen adar zaharrenak moztu. Pikondoak ere kima itzazu.
- Zuhaixka eta espalderen forma emateko kimaketak egiten hastea komeni da. Gainera, hostorik ez dutenez, zuhaixka eta zuhaitzen arteko loturak frogatu.
Zainketa eta mantenua
- Babestu itzazu landatu berriak diren fruta-arbolak eta baita oso indartsuak ez direnak ere. Lastoarekin estaltzea eta bi hilabetez koltza baten laguntzaz helduta edukitzea komenigarria da.
- Zomorro txarrak hiltzeko, sagarrondo, udareondo, gereziondo eta mertxikondoa bezalako fruta-arbolei neguko tratamendua ematea onuragarria da. Orain da tratamendu hau egiteko epemuga. Arrosondoei ere tratamendu berdin hau eman.
- Udaberria heltzen den bitartean, soropila begiztatu eta zulaketa bat noiz behar duen egiazta ezazu.
- Euripean dauden loreontziak egur puska batzuen laguntzaz lurretik apur bat altxa, horrela, gehiegizko hezetasuna saihestuz. Ur epelarekin ureztatu behar izanez gero.
- Ahulak diren zuhaixkak hotzetik babestu izozteen aurkako oihal baten laguntzaz.
- Leku hotzetan kokaturiko landare bienalak, lastoaren laguntzaz estali.
- Landare azidoak dauden lekuetan, azaleak, kameliak, fosforo eta potasioan aberatsa den ongarri bat bota. Soropila zuritu eskarifikagailu baten laguntzaz.
- Estal itzazu lorategiko landareak, udazkenean eroritako hostoen laguntzaz, horrela neguan ugariak izaten diren izozteak eta elurrak, askoz hobe ekidingo dituzte.
- Zuhaitz gazteenei tutore bat jarri beharko zaie, haizete handiek ez ditzaten puskatu edota etzan.
- Ureztatze programatzaileak gorde edota estali. Hustu modu berean mahukak eta ureztatze sistemak.
- Urmael bat badaukazu, bota ezazu enbor zati bat, izotzak bertako paretak honda ez ditzan.
Leiho balkoi eta terrazetan egin beharreko lanak:
Zer landatu behar dut?
- Landa itzazu hotzari ongien aurre egiten dioten loredun landareak: ziklamenak, pentsamenduak…
- Probestu sustraiak agerian dituen arrosondo bat zure balkoian landatzeko, honek zure balkoia eder dezan.
Zainketa eta mantenua:
- Asegura itzazu loreontziak eta lurrean jarri, haizeak puska ez ditzan.
- Egurrezkoak diren jardinerak errepasa itzazu, beheko aldea gehien bat, hauxe izaten baita puskatzen lehena.
- Landarerik gabe dauden loreontzi eta potoak hustu eta gorde.
- Hondatutako ziklamen eta udaberri-loreen loreak ken itzazu, horrela oidiuma Horrela loraldi hobea lortuko duzu.
Etxe barruko landareekin egin beharreko lanak:
Zer landatu behar dut?
- Loredun barietateak aukera itzazu etxea kolore biziz bete dezazun.
Zainketa eta mantenua:
- Hosto berdeak ur edo garagardoarekin garbi itzazu.
- Landareak leihoen ondoan edo leku argietan jar itzazu, neguan ez da komeni ongarritzea.
- Ez bete hidrojardinerak urez.
- Orkidea eta bromeliei adaxka txikiak bereizi.
- Zure etxean kolore ezberdinetako Gabonetako izarra, Poinsettia, jarriz goza ezazu.
Baratzean eta hiri baratzean egin beharreko lanak
Zer landatu behar dut?
- Neguko ortu landareak landa itzazu: aza, errukula, aza gorria eta errefau txikiak…
- Neguko letxuga eta mizunak landa itzazu, horrela zure platerak kolore berde originalez beteko dituzu.
Zainketa eta mantenua:
- Ilarrentzako sareak jar itzazu.
- Lehenago landatu dituzun azak jaso itzazu (azalore txuria, romaneskoa, aza, ornamentalak).
- Orburuak, lasto edo izozteen aurkako sarearen laguntzaz tapa itzazu.
- Laborantza gazteenak babesteko asmoz, tunelak era itzazu.
- Ureztatze sistemak gorde itzazu hotzetik babestuz, eta horrela hondatzeko beldurrik gabe lan egin ahalko duzu.
