Blog

Lorezainaren egutegia – Apirila

endanea-calendario-jardineria-abril

Apirila oso hilabete garrantzitsua da lorategi, balkoi eta baratzean emaitza onak lortzeko egin behar diren prestaketa guztientzat. Apirilean loreak edertzen hasten dira eta udaberriak bere edertasun osoa erakusten digu.

Lorategian egin beharreko lanak


Zer landatu behar dut?

  • Landa itzazu udako erraboilak, hala nola, begoniak, peoniak, dalia txikiak, cannak eta solidagoak.
  • Hamabost egunetik behin egin itzazu landaketa mailakatuak zure loreontzi eta pitxerrak apaintzeko erabiliko dituzun lore sortak egiteko ebaki beharko dituzun lore moztuak landatzeko: gladioloak, lirioak…
  • Urteroko lehenengo landareak, surfinia, petunia, impatiensa, geranioa eta edozein margarita adibidez.
  • Landare igokari guztiak, bugainbilea, jazminak, solanumak eta huntzak esate baterako.
  • Konifero eta hesiak edukinontzietan.
  • Erein landatutako zoruan, alisoak, anthirrinumak, kaputxinak, kosmosak eta uda partean loratuko den edozein landareren haziak.
  • Erein usaindun ilarrak, kaputxinak, igokariak eta lupulua.
  • Hutsik gelditzen zaizkizun eremuetan itsas alisoa eta kosmosa erein ditzakezu.
  • Lurra bero dagoenean erein ezazu soropilaren hazia, horrela hazia ernamuinduko dela bermatuko duzu. Kontu handia izan haizete egunetan ez landatzeko, bestela soropila modu irregularrean aterako da.

Zer kimatu behar dut?

  • Hondatutako neguko erraboilen zurtoinak.
  • Kima itzazu zitrikoen erdi aldeko adarrak forma erregular bat lortzeko.
  • Japoniako irasagarrondoa, viburnum edo elur bola, forsythia eta glizina.
  • Kima itzazu bubdeliak, hibiskusak, adelfak, hortentsiak eta lagerstroemia.
  • Hortentsia eta arrosondoak kimatzeko garaiz zabiltza oraindik. Kasu hauetan hobe da berandu, sekula ez baino.
  • Fruta-arbolen adaxkak ken itzazu.

Zainketa eta mantentzea:

  • Soropila: egin ezazu urteko lehen moztea. Egin ezazu lau zenbakira eta errepika ezazu moztea bost egunetara hartara goroldio eta belar txarrei lekurik utz ez diezaiezun. Erabat mozten baduzu, goroldioa belarra baino azkarrago haziko da. Aratu ezazu eta ez ahaztu ongarri hirukoitz batekin ongarritzea: motela, goroldioaren aurkakoa eta belar txarren aurkakoa.
  • Jarri tutoreak zuhaitz gazteenei desitxuratzeak gaitzesteko.
  • Intsektuen aurkako tratamenduak egiten hasi, koniferoen labezomorroa galarazteko adibidez.
  • Presta ezazu lurra sasoiko landareak landatu ahal izateko.
  • Sufredun onddoen aurkako tratamendua eman hezurra duten fruta-arbolei.
  • Ongarritu hazia duten zuhaitzak eta hezurra duten batzuk loraldian zehar laguntzeko.
  • Eman iezaiezu intsektuen aurkako eta gaixotasunentzat tratamendu prebentiboa arrosondoei, zuhaitz eta zuhaixkei.
  • Maiztasunarekin landaketak ezarririk dauden lurra urezta eta buelta ezazu.
  • Lur buztintsuak hondar edo arearen laguntzaz zuzen itzazu.
  • Txorien aurkako oihal batekin babes itzazu gereziondo guztiak.
  • Ez ahaztu oraindik ere izozte berantiarrak egon daitezkeela.

Leiho, balkoi eta terrazetan egin beharreko lanak


Zer landatu behar dut?

  • Hazitokian ereindako hazi guztiak, loreontzian jartzeko garaia da.
  • Jar itzazu loreontzi ezberdinetan udako loratzea duten erraboil eta landare bizidunak, hala nola, achillea edo escabiosa.
  • Landa itzazu landare igokariak terrazako, balkoiko edo leihoko dekorazioari bolumena eman diezaieten.
  • Landa itzazu zuhaixka trinkoak loreontzietan, ez ahaztu hosto erorkorreko zuhaixka hosto koloredunak.
  • Pentsa ezazu jada sasoiko landareetan, horrela uda osoan zehar lore koloretsuak izango dituzu.

Zainketa eta mantentzea:

  • Kima itzazu kamelia bezalako, lorea galdu duten eta udaberriko loraldia izango duten zuhaixkak.
  • Ureztatzeen maiztasuna areagotu.
  • Landareen loratzeari lagun iezaiozu ongarri likido bat gehituz. (Ongarri ezberdin eta espezifikoak aurkituko dituzu).
  • Atera itzazu zitrikoak kanpoko aldera.
  • Kontuan eduki, jardineren heldulekuak kondizio onetan daudela negua pasa eta gero.

Etxe barruko landareekin egin beharreko lanak


  • Kima itzazu erruz negu osoan zehar sufritu duten landareak. Bai hezetasun gehiegiagatik, baita bero gehiegiagatik sufritu dutenak.
  • Kima itzazu zintzilikariak diren landare guztiak berriz ere indartsu hazi daitezen.
  • Sor itzazu etxea hezetzen lagunduko dizuten landare multzoak. Iratzeak, ficusak, pumila, salaginela…
  • Berritu itzazu negu osoan zehar kasu handiegirik egin ez diezun landareak.
  • Jar ezazu tropikoetako zuhaitzen bat etxe barruan.
  • Zure bonsaia alda ezazu.
  • Areagotu ureztatzea eta gehitu ureztatze bakoitzari landare loredunentzat egokia den ongarri bat eta ongarri likido bat landare berdeentzat.
  • Areagotu ureztatzea landareren batek loreontzi berdinean denbora asko badarama. Pentsa ezazu berau aldatzea edo zizare lurra gehitzean. Hau berogailuaren ondorioz asko sufritu duten lurrak berreskuratzeko modu egokia da.

Baratzean eta hiri baratzean egin beharreko lanak


Zer landatu/erein behar dut?

  • Landa itzazu porrua, tipula, letxuga, zerbak eta azak.
  • Landa itzazu letxugak hamabost egunero produkzioa mailakakoa izan dadin.
  • Erein patata, azenarioa, erremolatxa, porrua. Eta babestutako hazitoki batean erein perrexila eta errefau txikiak.
  • Hilabete honetan gauza guztiak erein ditzakezu baratzean. Kontu handia eduki behar da hazitokien ureztatzearekin, horrela landareen ehuneko handi bat ernamuinduko da.

Zainketa eta mantentzea:

  • Presta ezazu babestutako hazitoki bat eta erein ezazu kalabazina, tomatea, piperra, pepinoa, letxugak, belar-usaintsuak… maiatzetik aurrera hauetaz gozatu ahal izateko.
  • Presta ezazu lurzorua zaldi gorotzarekin edo hegazti konpostarekin… Gainera area gehitu ezazu, uraren filtrazio eta drainatzea errazteko.
  • Presta ezazu lurra maiatzean xehatzea egiteko.