Blog

Lorezainaren egutegia – Maiatza

endanea-calendario-jardineria-mayo

Lorategi eta terrazako altzairuak ganbaratik ateratzeko unea iritsi da. Altzairu horietaz eta maiatzeko lore eztandaz gozatzeko unea da.

Lorategian egin beharreko lanak


Zer landatu behar dut?

  • Maiatzean jada ez du izozterik egiten gauetan, beraz, sasoi ona da loreontzian erositako edozein landare edo zuhaixka aldatzeko.
  • Eguzki gunerako gomendagarriak diren landareak: geranioak, lantanak, hibiscusak, scaevola, tageteak, salbia, agerato, begonia, Gineako inpatiensa, dipladeniak, mandebillak, kaputxinak, alisoak, heliotropoak, ekiloreak, arrosa txikiak, daliak…
  • Eguzki-itzal gunerako gomendatutako sasoiko landareak: eguzki-itzal gunean eguzki gunerako gomendatu ditugun landare berberak landa ditzakegu. Kasu honetan gutxiago ureztatzea komeni da. Landareak hazkuntza prozesu ezberdina izango du eta lore gutxiago emango du. Eremu mota honetan kanpanulak, fuksiak, etxeko alegriak, lobeliak eta abar landa daitezke.
  • Itzal gunerako gomendatutako landareak: etxeko alegriak, lobeliak, kanpanulak, fuksiak. Oso eguzki gutxi jasotzen duten eremuetan, kolore argiko loreak dituzten landareak jartzea gomendagarria da, horrela gehiago luzituko dute.
  • Era berean lorerik gabeko landare hauek ere gomendatzen dizkizuegu. Edozein orientaziotara adaptatzen dira eta lore konposizioei ukitu berezi bat ematen diete. Landare hauek kolore berde ezberdinak dituzte batzuk besteekin alderatuz gero. Helicrisum, lisimaquia, itsasoetako zineraria, koleoak, klorophytumak, plectranthus variegatak eta nepetak, besteak beste.
  • Landare igokari guztiak, urterokoak barne. Hala nola, Ipomea, idi-begia, usaindun ilarrak, kaputxinak eta abar.
  • Harri-hondar eremuetarako landare bizidunak.

Zer kimatu behar dut?

  • Koniferoak kimatzeko garai egokiena da, hauek euren forma gorde dezaten. (Maiatza bukaera eta Abuztu bukaera).

Zainketa eta mantentzea:

  • Soropila: estal itzazu soropilaren soilak hazi eskutada batekin. Estal ezazu lurra lurrustel edo ibaiko arearen laguntzaz, ongarritu eta ureztatu leun.
  • Gogoan eduki landatzeko unerik egokienak goizeko lehen ordua edo arratsaldeko azken orduak direla. Horrela egiten ez badugu, landareek urik gabe gelditzeko arrisku bizian egon daitezke eta.
  • Gida itzazu landare igokariak, hazkunde azkarraren eta pisu irabaztearen ondorioz, euren giltzadurak indartzea komeni baita.
  • Ken itzazu aldaxkak arrosondoetatik. Berdin du hauek igokariak, oin altukoak edo bajukoak diren.
  • Ongarritu maiz loredun landareak.
  • Areagotu ureztatzea egunak beroak badira.
  • Kontu handia izan belar txarrekin.
  • Kontrolatu izurriteak tratamendu ekologikoekin. Hauek mesedegarriak diren animaliak errespetatzen dituzte.

Leiho balkoi eta terrazetan egin beharreko lanak


Zer landatu behar dut?

  • Urteroko landareak (petuniak, inpatiensak, begonian, nikotiana, ageratuma, salbia, eta abar.
  • Gorde ezazu txoko bat barazkiak landatzeko, hauek udan emango dute euren saria.
  • Landa itzazu zitriko txikiak lorontzietan.
  • Aukeratu zure belar-usaintsuak eta landa itzazu sukaldatzeko lagungarri izan ditzazun.
  • Landare igokariak, hala nola, bugainbilea, jazmina, plumbagoa, glizinak, bignoniak eta abar.
  • Leku lehor eta eguzkitsuetan kaktus eta haragitsuen familiako krassula landareak landatzea gomendagarria da. Hauek beroa ongi jasaten dutelako eta ez dutelako ureztatze handirik behar.
  • Jar itzazu bere lekuak jada loreontzi eta jardinera zintzilikariak.

Zainketa eta mantentzea:

  • Babes itzazu zure bonsaiak haizete eta eguzki bortitzez.
  • Geroz eta tenperatura altuagoekin, areagotu ureztatze maiztasun eta kopurua.
  • Gida itzazu landare igokariak, bugainbilea eta glizinak esaterako, hazkunde azkarraren eta pisu irabaztearen ondorioz, euren giltzadurak indartzea komeni baita. Modu berean onuragarria da hazkunde limite bat jartzea, horrela, lehenengo zurtoinak eta muturren arteko proportzioa egokia izango da.
  • Onuragarria da sasoiko landareei lehenengo loreak kentzea, horrela landareak indartuko ditugu (geranioak, surfiniak eta abar).
  • Loraldian dauden zuhaixkak kimatzeko garaia da, spireak, azaleak…

Etxe barruko landareekin egin beharreko lanak


Zainketa eta mantentzea:

  • Moztu loratu diren orkidearen zurtoinak soilik. Hau egiteko beti kontuan eduki 4-5 korapilo gelditu behar direla landarearen kanpoko aldean. Balia zaitez lorerik gabe dauden une honetaz hain zuzen, loreontzian dauden azalak aldatzeko.
  • Landare berde zein loredunak modu erregularrean (zortzi egunetik behin)ongarritu ongarri likidoarekin.
  • Erne egon kotxinila edota landare-zorri izurriteekin. Badaukate, trata itzazu hiru aldiz sei egunetan izurritea erabat deuseztatzeko.
  • Lainoztatu erruz negu osoa etxe barruan daramaten landareak.
  • Atera itzazu aloeak, eguzki bortitzetik babestuz.
  • Etxeko giroa piska bat aldatzeko, sar ezazu landare berriren bat, hala nola, iratzeak, etxe barruan edukitzeko begoniak, landare haragijaleak, uretako landareak…
  • Era itzazu etxeko giroa hezetzen lagunduko dizuten landare sortak. Iratzeak, ficusak, pumila, salaginelak, nerterak eta abar.
  • Berritu negu osoan zehar kasu handiegirik egin ez diezun landareak.
  • Gehitu tropikoetako zuhaitzen bat zure etxe barruan.
  • Gehitu ureztatze bakoitzari loredun loreentzat ongarri bereziren bat eta ongarri likidoa landare berdeentzat.
  • Landareren batek loreontzi berdinean denbora asko badarama, pentsa ezazu berau aldatzean edota zizare lurra gehitzean. Honekin, berogailuaren ondorioz hondatutako lurrak gaztetzea lortuko dugu.
  • Aldatu eta ongarritu zure bonsaiak.

Baratzean eta hiri baratzean egin beharreko lanak


Zer landatu/erein behar dut?

  • Ereintzak: oraindik garaiz gaude hazitokietan tomateak, piperrak, kalabazina, kalabazak eta lekak ereiteko, ondoren hauek baratzean landatzeko. Baratzeko soroan erein itzazu: errefau txikiak, azenarioak, perrexila, albahaka, tipulina, hinojoa, zilantroa eta edozein belar-usaintsu. Udazkenera begira ere, has zaitezke aza eta azaloreekin hazitokiak prestatzen.
  • Landaketak: Landare txikietan eskaintzen dizkizugun barazkiak landatzeko momentu egokia da.

Zainketa eta mantentzea:

  • Kontuan eduki: tomate eta piperra landatzean (bereziki), gogoratu onddoen aurkako eta sufrean aberatsa den tratamendu prebentibo bat ematea. Hartara, oidiuma eta mildiu onddoa ekidingo ditugu.
  • Egun hezeetan bota bareen aurkako botika. Gomendagarria da kopuru txikia botatzea baina maiztasun handiarekin.
  • Berenjenak landatu badituzu, loreen aukeraketa bat egin ezazu, fruitu asko heltzen badira, pisuaren ondorioz landarea hautsi daitekeelako.
  • Intxaurrondoei onddoen aurkako tratamendu bat eman.