Udaberria ate joka dugu eta lorategiak errepaso handi baten beharra du: kimatu, ongarritu, bigundu, landatu, loreontziz aldatu… Saria begi-bistakoa da… Lehenengo sasoiko loreak, ikusgarriak dira.
Lorategian egin beharreko lanak
Zer landatu behar du?
- strong>Babestutako leku batean ondokoak landa ditzakezu: mitxoletak, usaindun ilarrak eta espuela de caballero.
- Bizidun landare berriak landa ditzakezu, hala nola, bitxiloreak, kanpanulak, agapatoak, krisantemoak eta salbia.
- Sustraiak agerian dituzten arrosondoak, zuhaixkak, hortentsiak eta hosto erorkorreko edozein landare landa dezakezu.
Zer kimatu behar dut?
- Arrosak, adar bakoitzean hiruzpalau begi utziz adar nagusian.
- Olibondoak hilabetearen hamabostetik aurrera kima daitezke, olibondoaren erdiko aldea aireztatuz.
- Hosto erorkorreko fruta-arbolak, sagarrondo, udareondo, aranondoa, mertxikondoa eta kiwia bezalakoak.
- Nahi duzun altuera emanaz eta adarrak aireztatu eta eguzkiarekin kontaktuan mantenduz.
- Fruitu gorria duten zuhaixkak ere kima ditzakezu, andere-mahats eta mugurdia kasu.
- Kimatu udako loraldia duen klematisak eta ipuru herrestaria (oso hotzak ez diren lekuetan bakarrik).
- Kima ezazu glizina ere, gida printzipala bakarrik utziz.
Zainketa eta mantentzea:
- Oso hotzak ez diren guneetan, fosithiak aldaxkatu daitezke. Hau egiteko ken ezazu adarraren erdiko aldea.
- Kare, olio intsektizida eta onddoen aurkako azken tratamenduak eman zuhaitz eta fruta-arbolen enborrean.
- Bordeles salda deritzon tratamendua eman mertxikondo, aranondo eta gereziondoei.
- Kendu hotza gustatzen ez zaien landareen oinetatik usteldutako hostoak.
- Ongarritu ongarri bereziarekin arrosondoak eta mugi ezazu hauen inguruko lurra hauen sustraiak hondatu gabe.
- Soropilaren goroldio eta belar txarrak ekiditeko, ongarritu goroldioaren aurkako ongarri espezifiko batekin eta herbizida hautakor batekin.
- Moztu lorategietako ertzetako belarra, gainbegiratu tutoreak, erreparatu urmaelari eta hasi berau prestatzen udaberriari begira.
- Itxi negutegiko leihoak eguzkia sartu aurretik.
- Zaindu metalezko itxiturak herdoila kenduz eta bi aldiz margo itzazu.
Leiho, balkoi eta terrazetan egin beharreko lanak
Zer landatu behar dut?
- Izozterik ez dagoenean, udaberri-loreak, pentsamenduak, alheliak… udaberriari begira.
Zainketa eta mantentzea:
- Ongarritu terraza, lur ezberdinak aireztatu aurreko urteko jardinerak baditugu. Hazkatu ezazu lurrazala kontu handiz, ondoren gehitu ezazu humus edo ongarri organikoa.
- Izozteen ondoren spirea, mugurdia, andere-mahats beltza eta andere-mahatsa kima daitezke. Hosto erorkorreko zuhaixkak, hala nola, ezpel eta ligustrumari, nahi dugun forma eman diezaiekegu.
- Estali jardinerak plastiko beltz bat erabiliz oso aro euritsua bada.
- Erraboilen lehenengo kimuak ikusten badira, estal itzazu turba lehor edo lastoa erabiliz.
Etxe barruko landareekin egin beharreko lanak
Zainketa eta mantentzea:
- Zure landareen gainekaldeko lurra mugi ezazu, berogailuaren ondorioz gehiegi onda ez daitezen.
- Armiarma gorriaren izurritea ekiditeko asmoz, garbi itzazu kentien hostoak erruz, bereziki atzeko aldea.
- Aurreko hilabetean loratu diren azalea guztiak mantendu. Gainera, buztinezko bolaz beteriko bandeja batean jar itzazu, hezetasuna hobe manten dezaten.
- Biratu loreontziak noizean behin alde guztietatik argitasun berbera jaso dezaten.
- Berogailua dagoen lekuak ekidinez, poinsettia edo pazko lorearen loraldia luzatuko duzu.
Baratzean eta hiri baratzean egin beharreko lanak
Zer landatu/erein behar dut?
- Erein hilabete bukaeran porru goiztiarrak, ilarrak, babak eta errefau txikiak.
- Landatu baratxuri arrosa, tipulatxak, orburuak eta marrubiak.
- Egin itzazu letxugen hazitokiak.
Zainketa eta mantentzea:
- Eguraldia lagun, lur guztiaren prestaketarekin amaitu.
- Hilda dauden marrubien hosto guztiak garbitu eta marrubiak ongarritu.
