Blog

Lorezainaren egutegia – Urria

endanea-calendario-jardineria-octubre

Ongarritzeko, landatzeko, aldaxkatzeko, uzta biltzeko garaia da. Hauetariko lan askok, hurrengo urtean emango dute emaitza. Bitartean, udazkena begi-bistakoa da, esate baterako urre koloreko landare azidoen hostoetan. Aldi beren, baiak eta sasoiko landareak ere eder-ederrak daude.

Lorategian egin beharreko lanak


Zer landatu behar dut?

  • Negu bukaeran loratuko diren erraboilak (nartzisoak, tulipak, krokusak, irisak…) eta era berean landare bienalak (paqueret, udaberri-loreak, miosotisak…)
  • Sasoiko landareak: txilarrak, krisantemoak, pentsamenduak, ziklamenak…
  • Lehenengo hotzen aurretik, koniferoak eta lur azidoko landareak.

Zer kimatu behar dut?

  • Udan loratuko diren zuhaixkak.
  • 40 zmra kokaturiko arrosondo txikiak.
  • Luzatu edo zabaltzeko adarren markatzea egin.

Zainketa eta mantenua:

  • Tratatu krisantemoak herdoilaren aurka.
  • Tratatu asterrak oidioaren aurka.
  • Tratatu sagarrondo eta udareondoak neguko olio intsektizidarekin.
  • Belarra mozteko makina prest eduki eta jaitsi mozketaren maila. Momentu honetan gomendagarria da eguzkiak belarraren beheko aldeei jo diezaien.
  • Banandu bizidun landareak.
  • Geranio eta geranio zintzilikariak aldaxka itzazu.

Leiho balkoi eta terrazetan egin beharreko lanak:


Zer landatu behar dut?

  • Neguko landareak: ziklamen txikia, krisantemoak, pentsamenduak, gramineak, beronikak, kolore eta forma ezberdinetako konifero txikiak.

Zer kimatu behar dut?

  • Izpilikuak, thujak, fuchiak, euren forma polita gordez.
  • Zuhaixkak (fuchiak, rosmarinussak, anthemisak, lantanak…). Hau egiteko garaian, kontuan eduki belarkara adar baten azpitik egin beharko dela kimaketa hau, forma biribila manten dezan.
  • Buganbilea eta plumbagoari puntak moztu.

Zainketa eta mantenua:

  • Gainbegiratu aurreko hilabetean ereindako eta aldaxkatutako haziak. Kontu handia eduki gehiegizko hezetasunarekin.
  • Biderkatu udako erraboilak (daliak, txinatar krabelina, kalak eta abar.)
  • Hosto erorkorreko zuhaixketan ongarritzea gutxitu.
  • Barraskiloak bueltan datoz. Hartxintxar fina, errautsak edota arrautza-oskol lurrean jartzen baditugu, barraskiloak ez dira erraztasunez landareraino iritsiko.
  • Sartu berriz etxera etxe barruko landareak.
  • Hemendik aurrera, eguzkia dagoenean bakarrik ureztatu (egunaren erdiko orduetan), horrela gaueko lehen izozteak saihestuz. Egun lainotsuetan, hezetasunaren ondorioz, ez da beharrezkoa ureztatzea.
  • Loreontzi eta jardinerak bigundu, arbel harria puskak erabiliz, adibidez. Horrela, landareen sustraiak izozteen aurka babestuko dituzu.
  • Gehitu humus edota lur geruza bat zitrikoei.

Etxe barruko landareekin egin beharreko lanak:


Zer landatu behar dut?

  • Laster batean erraboilekin landutako dekorazioa prestatu, esate baterako, hiazintoak, nartzisoak eta krokusak. Aste batzuetan landaketak bereiziz. Modu honetan, loraldia kontrolatuta edukiko dugu eta landare guztiak ez dira momentu berdinean loratuko.

Zer kimatu behar dut?

  • Moztu itzazu spatiphliumen lore eta hosto lehorrak.
  • Uda ondorengo Zimbidiumen hosto zaharrak atera.

Zainketa eta mantenua:

  • Jarri landareak eremu etxeko eremu argitsuenetan.
  • Landare berdeen ongarritzea, martxora arte eten.
  • Pistola lainoztagarri baten laguntzaz, palmondoak ongi busti, bereziki berogailua tenperatura altuan inguruan badute.

Baratzean eta hiri baratzean egin beharreko lanak


Zer landatu edo erein behar dut ?

  • Marrubi landareak.
  • Landa ezazu negura begira landare sorta eder bat: eskarolak, azak, azaloreak, espinakak, errukula, kanonigoak eta abar.

Zer kimatu behar dut?

  • Hezurdun fruitua duten frutarbolak.
  • Argitu mugurdiak.

Zer jaso behar dut?

  • Jaso kiwiak, azkeneko piperrak, tomateak eta letxugak.
  • Batu babarrun guztiak.
  • Jaso mahatsak eta eman argizaria mahatsondoaren gidari.
  • Sartu kalabaza eta kalabazinak leku lehor eta airetuan.
  • Fruitu guztiak gorde eta mantendu ahal izateko.
  • Letxuga berantiarrak.
  • Gorde fruituak.
  • Moztu eta jaso sukalderako belarrak eta azken pikuak.