Blog

Lorezainaren egutegia – Uztaila

endanea-calendario-jardineria-julio

Uztaileko azken hamabostaldia eta abuztuko lehenengoa, landareen erresistentziarentzat froga argi bat izaten dira. Ureztatzeak berebiziko garrantzia du. Gauek, lorategi eta terrazari atsedenaldi txiki bat ematen diete… eta hauetaz gozatzeko une egokiena gaua dugu!

Lorategian egin beharreko lanak


Zer landatu behar dut?

  • Krasen familiako espezieak, etxeko alegriak, binkak, begoniak, petuniak eta udaberrian zehar hondatu diren landareak aldatu.
  • Udako azken asteetan loratuko diren Gladiolo erraboilak ere landa ditzakezu.

Zere kimatu behar dut?

  • Jada loratu diren gladioloak. Lorearen zurtoina mozten zaie hostoak bakarrik utziz. Horrela, erraboil on bat garatuko dutela bermatuko dugu.
  • Apaingarri gisara erabiltzen ditugun zuhaixkak (thujak, ligustrumak eta abar). Kimuak moztuko dizkiegu guk nahi dugun forma gorde dezaten.
  • Loratu diren arrosak moztuko ditugu eta Forsitia, liloa, Hammelis eta loredun magnolioa. Kasu hauetan, behin loreak pasa direlarik eta ernamuinak atera aurretik, kimaketa egiteko momentu egokiena da.

Zainketa eta mantenua:

  • Ureztatze sistema gainbegiratu.
  • Herdoilak landare eta zuhaixkak erasotu ez ditzan, prebentziozko tratamendu bat eman.
  • Zorua freskatzeko asmoz, bigungarriak jarri. Erabili horretarako aurreko neguan gordetako zuhaitzei eroritako hostoak eta baita oskol eta azalak ere.
  • Soropilaren ertza mantendu.
  • Dalia eta kristantemoak trinkoagoak izan daitezen, puntak moztu.
  • Arrosondo, hosto iraunkorreko eta hosto urdineko koniferoei oidiumaren aurkako prebentziozko tratamendu eman. Tratamendu hau emateko egunaren unerik egokiena gaua da.
  • Hamabost egunetik behin, loredun landare guztiei ongarri likidoa bota.
  • Koniferoetan, phytophtoraren aurkako tratamendua egin.
  • Kontuan eduki: eguzkia egiten duen egun guztietan gauez ureztatzea. Oporretan joatekoa bazara, jarri martxan ureztatze sistema. Euria egiten duen bakoitzean, bareen aurkako tratamendua bota.

Leiho balkoi eta terrazetan egin beharreko lanak


Zer landatu behar dut?

  • Udaberrian Aurrera atera ez diren landare guztiak eta udako loraldia duten landare guztiak.

Zainketa eta mantentzea:

  • Eguzkia egiten duen egun guztietan gauean urezta ezazu.
  • Landareen pasatako loreak kendu.
  • Loreak hamabost egunetik behin ongarritu eta egiaztatu ez dagoela gehiegizko adarkadurarik. Hala bada, moztu itzazu.
  • Landareek hainbeste nutriente kontsumitzen dituzten garai honetan, berebiziko garrantzia du ureztatzearekin batera ongarritzea.
  • Geranioaren beldar, armiarma gorri, Landare-zorri, herdoil eta brotitisaren aurkako tratamendua eman, hauek saihesteko asmoz. Ikusi bideoa

Etxe barruko landareekin egin beharreko lanak


Zainketa eta mantentzea:

  • Etxe barruko landareek eguneroko aireztatze bat behar dute. Hala ere, saihestu korronte baten erdian jartzea.
  • Orkidearen bat badaukazu, banandu bere adaxkak. Bakarka jar ditzakezu orkideentzako lurrean.
  • Bero askoko egunetan saia zaitez landareen hostoak lainoztatzen.
  • Erne egon zaitez zure landareek kotxinila edota Landare-zorrien izurriteak sufri ez ditzaten.
  • Egun luze eta beroak dituen hilabete honetan, etxe barruko landareei ur gehixeago emango diegu.
  • Etxe barruko edozein Landare beste loreontzi batera alda daiteke.

Baratzean eta hiri baratzean egin beharreko lanak


Zer landatu/erein behar dut?

  • Azenario, berenjena, tomate, errefau txiki, letxuga, zerba, pepino, kalabazin, patata goiztiar eta tipulak jasotzen has zaitezke.
  • Porru berantiarrak.
  • Errefau txikiak, eskarolaren bat.

Zainketa eta mantentzea:

  • Aurrerago erabiliko dituzun hazitegiak jorra itzazu. Belar txar guztiak kendu behar zaizkie.
  • Zerba, leka eta babarrunetan Landare-zorrien izurriteak gaitzetsi behar dira. Era berean kontuan eduki, aza, letxuga eta porruetan zizareak gertura ez daitezen. Azkenik, erne egon patataren labezomorroa ez agertzeaz patata eta berenjenetan.