Blog

Marrubien landaketa

endanea-plantas-plantacion-fresas

Eguzkitan heldutako marrubien zaporea konpara ezina da! Horregatik, zure baratzean edo loreontzi baten barruan landatzeko leku bat gordetzera animatzen zaitugu, hartara, zapore berdin ezinaz gozatu ahal izango duzu.

Marrubi barietate ezberdinak landatu eta lantzeko aukera daukazu, horrela eskaintzen dizkiguten zapore eta ehundura ezberdinak probatu ahal izango dituzu. Barietate desberdinez galdetzeak, benetako zaporeez gozatzeko aukera emango digu.
Neguan: Marrubiak bere hazkundea moteltzen du, horrela udaberrian loratzeko energia bere sustraietan pilatuz. Badira -20ºC-ko tenperaturak jasaten dituzten marrubi barietateak.

Udaberrian:
Tenperaturak igotzearekin eta eguzki argi orduen igoerarekin, lehenengo loreak agertzen hasten dira.
Udan: Landarea hazi egiten da eta bere fruituak ematen hasten da. Eguzkiaren laguntzaz heltzen joaten dira. Heldutasun puntura iritsi direnean, jasotzeko unea izango da.

Udazkenean: Landaren moteltzen hasten da, negurako bere prestaketa eginez. Udaberrian sustrai sistema guztia ongi garatuta edukitzeko, marrubiak landatzeko unerik egokiena hau da. Zuzenean lurrean edo loreontzian landatu behar badituzu, egin ezazu ongi ongarritutako lurraren gainean. Maiztasun handiarekin ureztatu beharko dira, bereziki loraldi garai betean. Lursailean landatu behar badituzu, izozteen aurkako oihalak erabil ditzakezu babestu ahal izateko. Behin fruituak izanda, zailagoa izango da hauek usteltzea lur bustiarekin kontaktuan egon izanagatik. Loreontzietan landatuta ditugunentzat, loreontzi espezifikoak erabiltzea gomendagarria da. Gehitu ongarri organiko edo ekologikoa landareei loraldi eta heltzean lagundu ahal izateko.