Blog

Neguko baratzea, udan ereiten da

endanea-plantas-huerto-invierno

Aza, aza gorri eta azaloreak. Zerba, espinaka eta ziazerbak. Eskarolak eta neguko letxugak. Azenario, erremolatxa, arbi, porruak… Udazken-neguko baratzea era askotarikoa izan daiteke, elikagarri eta mamitsua. Baliatu zaitez Espainian urte osoan zehar laboratu daitekeela eta bete zure mahaia landu eta jaso berri diren barazkiekin. Ereite lan hauek udan egiten hasi behar dira.

Hilabete hotzenetan ere sukaldera jaso berri diren barazki asko eraman daitezke, udan zehar jaso diren beste produktu batzuekin konbinatuz gero, hala nola, kalabazak, plater atsegingarriak prestatzeko aukera emango dizute zuk landutako barazkiak erabiliz.

• Prestatu zorua: 
Ekainaren hasieran nahasi lurra aitzur baten laguntzaz eta gehitu gorotzfreskoa metro karratuko 3-5 kilo erabiliz. Ez ahaztu gorotza berehala lur azpian ezkutatzeaz, udako beroak, gorotzak duen nitrogeno kopurua lurrintzea eragingo duelako.

• Diseinatu baratzea: 
Ongarritu ondoren, diseinatu zure baratzea laborantzen errotazioari erreparatuz (kontuan eduki lur eremu berberean ezin duzula bi aldiz jarraian landaketa berdina egin). Tantakako ureztatze sistema bate do exudazio mahuka bat baduzu, zorua laua utz dezakezu; mahuka baten laguntzaz ureztatzen baduzu aldiz, zuloak utzi beharko dituzu bertatik ura mugi dadin eta ez daitezen putzuak sortu.

• Belar txarrak kontrolatu: 
Jaio berri diren landareak ito ditzaketen belar txarrak gutxitu daitezen, landaketa egin baino egun batzuk lehenago ureztatzea komeni da, haziak sortu arte itxaron eta jorratu ondoren, erein egin beharko da. Ereite faltsua deitzen den prozesu honek, erein berri duzun laborantza jorratzea ekidingo dizu, oso neketsua delako.

• Nola erein: 
Zuzenean lurrean erein euren sustrai edo erraboilari esker laboratzen diren espezieak (porrua ez), ez baitute lurrez aldatzea onartzen, eta baita espinaka eta zerbak ere. Azenarioak eskua bete hazi ereintzen dira, aitzurrarekin irekitako zulo txikietan, ondoren ibaiko harearekin itxi beharko duzu zulo hori. Gainontzeko espezie guztiak kolpeka ereintzen dira, landaketa distantziak kontuan hartuz eta ekoizleak emandako kolpe bakoitzeko zenbat hazi bota behar diren gomendioak kontuan hartuz.

• Haziak ernamuintzen diren bitartean: 
Landareak ernamuindu arte, manten ezazu zorua bustita, momentu honetatik aurrera ureztatzeen kopurua gutxitu dezakezu

• Erabili landare txikiak: 
Baratzerako landare txiki egokiak lortzeak, esperientzia handia eskatzen du, bereziki azalore eta brokolien kasuan. Horretarako, irtenbide on bat, lana aurreratu nahi baduzu, zein udan ereiterik egin ez baduzu, eros itzazu gure lorezaintza zentroan landare txikiak.