Ericak, neguan loratzen diren txilarrak, lorategietan ikusgarriak izan daitezke euren lore more edo arrosak erakusgarri uzten dituztenean. Erica 2017. Urteari hasiera eman zion, hau izan baitzen Holandako Lore Bulegoko protagonista izan zelako. Erica generoaren barruan, badira neguan loratzen diren txilar batzuk (Calluna deritzan generoa udan loratzen da), lantzeko oso errazak direnak eta gainera portaera oso onak izaten dituztenak lorategiaren barruan. Erica x darleyensis generokoak dira, txilar hibrido bat da Erica carnea eta Erica erigena barietateen arteko gurutzaketa baten ondorioz sorturikoa, barietate berri askotan biderkatu dena eta lorazainari, kolore anitzeko lore eta hostoak eskaintzen dizkio. Adibide pare bat jarriko ditugu, “Furzey” deritzan barietateak arrosa purpura koloreko lore ikusgarriak ematen ditu, Jack H. Brummage barietatekoak aldiz, arrosa oso argidun loreak ematen ditu. Hosto txikiak ditu, baina hosto hauek ere kolore aniztasuna eskaintzen dute: lehenengo barietatean berde ilun kolorekoak dira hostoak eta euren puntak arrosa kolorez janzten dira udaberrian, bigarrenean aldiz, hosto hauek urte guztian zehar hori kolorekoak dira, nahiz eta, hotz handiekin laranja kolorez janzten dira. Beste barietate batzuetan aldiz, hostoen koloreak krema kolorekoak dira udaberrian, ilunagoak neguan.
Erica carnearekin alderatuz, hau lurrean zehar hazten da alfonbra moduko bat eratuz, darleyensis barietatekoak zuhaixka modukoak dira eta bolumen ezberdinekin jolasteko aukera eskaintzen digute. Altuera, tamaina, adarren tamaina ere aldakorra da. Hauen artean badira 40 bat zentimetroko altuera dutenak, “Furzey” deiturikoak, eta adarrak lurrean zehar zabaltzen dituztenak ere, “Jack H. Brummage” deiturikoak.


Lur orotako Ericak
Lorea emango duten botoiak, uda bukaera eta udazken hasieran sortzen dira, beraz, ongi planifikatutako landaketa batek, barietateak ongi aukeratuta egindakoak alegia, loratzeen suzesio bati ateak irekiko dizkio, irailean hasita, maiatza arte luzatu ahal izanez. Gainera, hilabeteak aurrean joan ahala, loreen koloreak bizi eta ilunagotan bilakatzen dira.
Erica x darleyensis ‘Furzey’ eta ‘Jack H. Brummage’ barietateak baserri girokoak dira eta temperatura hotzak jasateko gai dira.Barnealdean ongi bizitzen dira eta hotz asko jasateko Landare aproposak dira. Kostaldean aldiz, eguzki-itzal gune batean ongi ematen dira eta tenperatura epelak dituzte gustuko. Orokorrean oso zainketa gutxi eskatzen dituzte eta euren barietateko Landarerik indartsu eta erresistenteenak direla esan daiteke
Lur azidoak gehiago gustatzen bazaizkie ere, edozein lurretan bizitzeko aukera dute. Kostaldeko, arroken arteko eta harri-hondar lorategietan bizi daitezke. Landatu berritan maiztasunarekin ureztatu behar dira, idorreria ekiditeko hain zuzen. Behin ongi errotuta daudelarik, ureztatzeak urriagoa izan behar du. Landatuta dauen eremuan belar txarrak ateratzea galarazten dute eta izurriteei erraz aurre egiten diete.
