Blog

Udaberriak = Udaberria

endanea-plantas-primula-primavera

Tamainan txikiak, baina edertasunez handiak, Udaberriak, loratzen hasten dira oraindik negua denean, baina bere adierazpen handienera udaberria heltzean gauzatzen da. Bere kolore-leherketa —anileko eta bioleta gorri hori eta zuriei, arrosa sendo eta leunei— poztasunez betetzen dituzte lorategiak eta terrazako loreontziak, baina etxe barruan txoko argidunak ere.

Negu tristea alaitzeko eztanda kolore ederra eskaintzen dute lore hauek. 40 zentimetroak ez dituzte gainditzen, ipar-hemisferiotik datoz: Europan, Txinan eta Afrikan, non nahi aurki daitezke.

Landare hauek 550 mota ezberdinetan aurki ditzakegu, familia oso handia da, zainketa gutxi eskatzen ditu eta hotza ongi jasaten dute. Izena, latinetik dator, Primus, lehena esan nahi du, bere lorandi azkarrarengatik jaso zuen izena.

Aurki daitezkeen barietate guztietan artean, arreta berezia merezi dute bi hauek: Acualis eta Vulgaris, lorategi eta terrazetarako egokiak, eta Obconica, etxe barrurako.

Hosto eta loreak
Hosto luzeak dituzte, puntarekin, kolore berde horixkez jantziak. Iletxo txiki batez josiak egoten dira hostoak, erditik zurtoina ateratzen da, eta bertatik loreak, biribila eta uniformeak. 5 petalo izaten dituzte lore bakoitzak, kolore bizikoak izaten dira, barietate batzuk kolore nahasketak izaten dituzte lore berdinean.

Zainketa
• Nahiago izaten dute eguzki-itzaleko kokapena, baina barietate batzuk eguzkia ere ondo jasaten dute, leku hezeak nahiago dituzte.
• Substratua hezea egotea atsegin dute baina putzurik gabe, ur gehiegi egonez gero, onddo grisak erasotzeko arriskua handitzen da.
• Begiratu lurra arina eta soltea egotea, freskoa eta ongarritua, ongi drainatzen duten lurrak aproposenak dira.
• Negua ondo jasaten duten arren, 0 gradutik beherako tenperaturetan landarea babestu egin behar da, lurra bekar lehor edo zuhaitz azalekin estaliz.
• Loratzen ari denean hilabetero ongarritu behar da ureztatzearekin.

Etxe barruan
Etxe barruan izan nahi badugu gune fresko batean jartzea beharrezkoa da, 18 gradutik behera eta berogailutik urrun. Gainera argitasuna jaso behar dute eta ez eguzki zuzena, gortina duen leiho baten ondoan, haize korronterik gabe gustura haziko da. Substratua hezea mantendu, eta ez bustia, ureztatu behin edo birritan astero, eta ongarritu ureztatzeekin 3 astero gutxi gora behera.