Jatorriz Persiarra den landare honek Alpetako Bioleta izena jasotzen du ere. Etxe barruan zein kanpoa izan dezakegu, eta zaila izateko fama badu ere, ez da hainbesterako. Lorandi bikaina dauka, kolore ezberdinez josia, 5 hilabetez loretan izango duzu etxe barruan.
– Bilatu leku argitsu bat, eguzki zuzenetik urrun, era berean freskoa, 5-18 gradutan. Ez zaio berogailua gustatzen.
– Aire freskoa: Aire freskoa gustuko izateaz gain, behar beharrezkoa du ondo hazteko, horretarako, gauetan kanpoaldean uztea gomendatzen dizugu.
– Ureztatzea: Ez ur gehiegi bota, ur asko behar duela uste bada ere, ez da horrela, ur gehiegi badu berehala usteltzen zaizkio zainak. Ureztatzeko hoberena, urperaketa bidez egitea da.
– Loreak: hondatu diren lore eta hostoak kentzea komenigarria da.
– Ongarritu: Landare loredunentzako egokiak diren ongarriak gehitu ureztatzearekin.
Nahiz eta lorandian amaitzerakoan, landare bota egiten den, jakin ezazu ziklamenak urte batetik bestera irauten duela, 20 urte arte iraun dezake! Behar duen lasaitasun denboraldia ematen bazaio. Horretarako, ureztatzean gutxitzen joan kendu arte (maiatza-ekaina). Leku fresko batean utzi eta hondatutako zatiak kendu, irailean berriz ere hasi ureztatzen, poliki-poliki. Horrela, hostoak jaiotzen joango dira 4 hilabetez, hauek osaturik daudenean ongarritu daiteke, loraldia otsailetik ekaina izango da.

