Blog

Zitrikoen zaintzea

endanea-plantas-cuidado-citricos

Azken urteetan, zitrikoen laborantzak paper garrantzitsu bat hartu du. Barietate ezagunenei, limoiondo, laranjondo, mandarinondo eta abar, edertasun handiko beste barietate batzuk gehitu zaizkie. Limoiondoen kasuan, budaren eskua, limoi gorria, rangpur edo combava.

Loreontzi edo lurrean landatutako zitrikoak aurki ditzakegu:

– Lurrean landatutakoak: Udaberri hasieran gorotz eta potasioan aberatsa den ongarriarekin ongarrituko ditugu, baita loraldiaren ondoren ere, fruitua ongi heldu dadin. Gure zuhaitza beti ongi elikatuta egotea bermatuko dugu. Hosto iraunkorreko barietate bat izanik, ohikoenak diren izurriteak kontrolatuko ditugu, hala nola, kotxinila eta akaroak. Produktu espezifikoen laguntzaz bukatuko dugu eurekin. Iparraldean, fruiturik gabeko gehiegizko adar berdeen kontrol bat egingo dugu, hautaketa bat egingo dugu eta nahi ez ditugunak moztuz. Neguan, izozteen aurkako babesa ematea oso garrantzitsua da. Horretarako aproposak diren materialak erabiliz.

– Loreontzietan: Gure zitrikoak modu berdinean zainduko ditugu, baina ureztatzeari atentzio handia jarriko diogu, udan, loreontziaren platera mantenduko dugu, neguan aldiz, kendu egingo dugu. Hostoen kolore horia kontrolatu egin beharko dugu (klorosia), horretarako, burdin edo lehortutako odola gehituko diogu zuhaitzari, horrela, burdin kontsumoa erregulatuko dugu, kolore horia kontrolatuz.