{"id":14945,"date":"2019-03-07T16:58:02","date_gmt":"2019-03-07T15:58:02","guid":{"rendered":"https:\/\/test.endanea.com\/?p=14945\/"},"modified":"2019-03-08T09:50:15","modified_gmt":"2019-03-08T08:50:15","slug":"aster-udazkeneko-lorategiko-izarra","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/test.endanea.com\/eu\/landare-aholkuak\/aster-udazkeneko-lorategiko-izarra\/","title":{"rendered":"Aster, udazkeneko lorategiko izarra"},"content":{"rendered":"<p>[vc_row css=&#8221;.vc_custom_1544202227348{margin-top: 15px !important;}&#8221;][vc_column][vc_column_text]<br \/>\nIzarrak baino gehiago, bitxilore fuksia, more, magenta, arrosen galaxia oso bat izango lirateke. Asterrak urteko egunik hotzenetan ere, lorategiak lore masa handiekin betetzeko gai dira. Herrestari edo tenteak, bakarrik edo urre koloreko gramineen laguntzaz, lurrean edo loreontzietan, landare hauek euren loraldi oparoarekin txundituta utziko zaituzte.<\/p>\n<p>Linneok genero hau grekoek izarrak izendatzeko erabiltzen zuten izenarekin bataiatu zuen: Aster. Landare hauen loreek, izarrak gogorarazten dizkigute euren petalo (ligulak konkretuago) txiki guztiak ikusirik. Asterrek familia botaniko oso bati eman diote izena: asteraceae.<\/p>\n<p>Gainera, ez dira lore bakartiak. Bitxilore hauen loraldia masa handietan ematen da, eta kolore ezberdinen eztanda bat izaten da. Batzuk petalo ilara bakarra dute, oso fina Aster x dumosus, Aster longolensis eta Aster pyrenaeusen kasuetan. Beste batzuetan aldiz, ilara bikoitzak izaten dira, beste batzuetan berriz, borla ikusgarriak. Kolore eztanda Itzela, udazkeneko eguzkiaren azpian. Erle eta tximeletentzat erakargarri liluragarri bat.<\/p>\n<p>Oso ugaria den genero honetan -600 izatera iritsi ziren, nahiz eta gaur egun 180 izan; jatorri amerikarra dutenak Symphyotrichum generoaren barrura sartu dira-, aster asko herrestariak dira, beste batzuk sasi trinkoak osatzen dituzte, loreontzietan jartzeko oso aproposak direnak. Beste batzuk aldiz, metro eta erdiko altuera izan dezakete, horrela izanik, batzuk tutoreen beharra ere izaten dute.<\/p>\n<p>[\/vc_column_text][\/vc_column][\/vc_row][vc_row][vc_column width=&#8221;1\/3&#8243;][vc_single_image image=&#8221;5667&#8243; img_size=&#8221;full&#8221;][\/vc_column][vc_column width=&#8221;1\/3&#8243;][vc_single_image image=&#8221;5668&#8243; img_size=&#8221;full&#8221;][\/vc_column][vc_column width=&#8221;1\/3&#8243;][vc_single_image image=&#8221;5637&#8243; img_size=&#8221;full&#8221;][\/vc_column][\/vc_row][vc_row][vc_column][vc_column_text]<\/p>\n<p>Zer behar dituzte asterrek?<\/p>\n<p><strong>\u2022 Argi asko:<\/strong> Nahikoa argi jasotzen badute, asterrek loraldi hobea izango dute. Eguzkipean oso ondo bizi dira, baita eguzki-itzal moderatuan ere. Aitzitik, itzaletan landatzen baditugu, euren adarrak oso motelak izango dira eta lore gutxi emango dute. Ez dira etxe barrurako landare aproposak.<\/p>\n<p><strong>\u2022 Ongi drainatutako lurra:<\/strong> Orokorrean lur sakonaren beharra dute, emankor eta freskoa. Hala ere, espezie batzuk emankortasun ertaineko lurrak maite dituzte eta beste batzuk aldiz, lur pobreak dituzte gustuko. Lurrak drainatze ona izatea eta ura ez pilatzea landare hauen guztien eskaera bat da.<\/p>\n<p><strong>\u2022 Loreontzi edo lorategian leku egoki bat:<\/strong> Lorategian landatu baino lehen, lurra oso ongi lantzea oso garrantzitsua da. Asterrak edukiontzien barruan ere oso eroso bizi dira, bereziki herrestariak eta trinkoak diren barietateak, beti ere sakonak izanik.<\/p>\n<p><strong>\u2022 Ureztatze erregularrak:<\/strong> Lurra freskoa mantentzea komenigarria da, hau da, hezetasun ukitu batekin (bustia ez). Horretarako, tenperatura eta giroko lehortearen arabera ureztatu beharko dituzu. Maiztasun handiagoz ureztatu beharko dira uda partean edo landatu berritan, maiztasun txikiagoarekin tenperaturak baxuak direnean. Kontuan eduki beti lurraren hezetasun gradua ureztatu baino lehen. Ekidin putzuak sortzea.<\/p>\n<p><strong>\u2022 Loredun landareentzat ongarria:<\/strong> Fosforo eta potasioan aberatsak diren ongarriak loraldian zehar gehitzeak, loreen ekoizpen handiago eta luzeago bat bermatuko dizu.<\/p>\n<p><strong>\u2022 Loraldi iraunkorra:<\/strong> Zimeldutako loreak kentzeak, loraldi luzeago bat ekarriko du berarekin. Modu honetan, hazien ekoizpena eragotziko duzu. Adar batzuk matxardez heltzen badituzu, loreen sorrera mailakatuko duzu.<\/p>\n<p><strong>\u2022 Kimaketa:<\/strong> Sasiak trinko manten daitezen hauen puntak udaberrian eta uda hasieran birritan edo hirutan kentzea komeni da. Loraldiaren amaieran arrasean dauden adarrak moztu egin beharko dituzu eta lurra konpost edo gorotzarekin estali beharko duzu.<br \/>\n<strong><br \/>\n\u2022 Sasien zatiketa:<\/strong> Hiru edo lau urtetik behin, loraldia bukaturik dagoenean, hurrengo urteko kalitatezko loraldi bat bermatzeko asmoz, sasiak zatitzea oso komenigarria da. Udaberrian landare berriak hazien eta aldaxken bidez ere lor ditzakezu.<\/p>\n<p><strong>\u2022Onddoak kontrolpean:<\/strong> Udazken osoan zehar, asterrek o\u00eddium eta herdoilaren erasoa jaso dezakete, inguruko hezetasunak bidea errazturik. Oidiuma hostoetan hauts zuri kolorezko orbanetan antzematen da, eta herdoila, herdoil koloreko orbanekin hosto eta zurtoinetan. Antzeman bezain laster onddoen aurkako tratamendu bat eman beharko diezu (eskatu zure Lorazaintza zentroan). Gaixotasun hauek ekiditeko, landareak oso gertu edo itzaletan ez landatzea oso garrantzitsua da. Badira oidiumari aurre egiten dieten aster barietate ezberdinak (fija zaitez aipatzen dugun espezie bakoitzari lagungarri datorkion iruzkinean).<br \/>\n<strong><br \/>\n\u2022 Barraskilo eta bareak kontrolpean: <\/strong>Asterren hosto eta zurtoinak elikagai bihurtzen dira bareentzat. Zure lorazaintza zentroan eskuragarri dituzun uxagarri edo tranpa ezberdinak erabiltzen baditugu aldentzea lortuko dugu.<\/p>\n<p>[\/vc_column_text][\/vc_column][\/vc_row]<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>[vc_row css=&#8221;.vc_custom_1544202227348{margin-top: 15px !important;}&#8221;][vc_column][vc_column_text] Izarrak baino gehiago, bitxilore fuksia, more, magenta, arrosen galaxia oso bat izango lirateke. Asterrak urteko egunik hotzenetan ere, lorategiak lore masa handiekin betetzeko gai dira. Herrestari edo tenteak, bakarrik edo urre koloreko gramineen laguntzaz, lurrean edo loreontzietan, landare hauek euren loraldi oparoarekin txundituta utziko zaituzte. Linneok genero hau grekoek izarrak izendatzeko [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":9449,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[421,492],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/test.endanea.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14945"}],"collection":[{"href":"https:\/\/test.endanea.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/test.endanea.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/test.endanea.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/test.endanea.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=14945"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/test.endanea.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/14945\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/test.endanea.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/9449"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/test.endanea.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=14945"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/test.endanea.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=14945"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/test.endanea.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=14945"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}