{"id":15066,"date":"2019-03-10T20:12:29","date_gmt":"2019-03-10T19:12:29","guid":{"rendered":"https:\/\/test.endanea.com\/?p=15066\/"},"modified":"2019-03-10T20:13:09","modified_gmt":"2019-03-10T19:13:09","slug":"nola-sortu-zure-baratze-ekologikoa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/test.endanea.com\/eu\/landare-aholkuak\/nola-sortu-zure-baratze-ekologikoa\/","title":{"rendered":"Nola sortu zure baratze ekologikoa?"},"content":{"rendered":"<p>[vc_row css=&#8221;.vc_custom_1544007319695{margin-top: 15px !important;}&#8221;][vc_column][vc_column_text]<\/p>\n<div class=\"plnTex\">\n<p>Hau egin ahal izateko, laborantzen errotazioa egin beharko da lurraren elikagaiak hobe baliatu ahal izateko, <strong>ongarri <\/strong>naturalak erabiltzea eta bereziki, izurriteen eta belar txarren kontrol bat eramatea baina <strong>herbizida ekologikoak<\/strong> erabiliz, produktu kimikorik erabili gabe. Gure <strong>ECO Endanea<\/strong> gunean <strong>produktu ekologiko<\/strong> sorta oparo bat aurkituko duzu, ingurugiroa ongi zaintzen duten produktuak.<\/p>\n<p><strong>Landare<\/strong> bakoitzaren garapen naturala errespetatzea eta produktu kimikoak ez erabiltzea baratze ekologikoa lantzeko bi kontzeptu gako dira. Honek ez du esan nahi lurra aberastu behar ez denik eta landareak intsektu eta onddoen erasoetatik libre daudenik; gure jokaerek ekosistemari ahalik eta kalterik gutxien eragitea da. Horretarako oso garrantzitsua da barazkiak elikagaietan <strong>lur<\/strong> aberats batean haztea, prebentziozko tratamendurik ez ematea eta intsektu baten bisitaldia ez izurritetzat jotzea.<\/p>\n<p>Baratzea berria bada, kontuan hartu beharreko lehenengo gauza honen tamaina da. Erabilgarria den eremua 1,20&#215;1,20 metroko laurdenetan zatitzea komeni da. Honek, <strong>landareetara<\/strong> sarbidea erraztuko du landatutako gainontzeko eremuak zapaldu gabe. Eremuen artean 60zm-ko zabalera duen bidexkak utziko dira. Hasteko, baratze txiki bat lantzea gomendatzen da eta ondorengo urteetan handitzen joatea.<\/p>\n<\/div>\n<p>[\/vc_column_text][\/vc_column][\/vc_row][vc_row][vc_column][vc_column_text]<\/p>\n<div class=\"plnTex\">\n<p><strong>Baratzea non kokatu<\/strong><br \/>\nBaratzearen kokapena oso garrantzitsua da. Baratze batek egunero gutxienez 8 eguzki argi ordu izan behar ditu eta zuhaitz eta paretetatik aldenduta egotea gomendagarria da, hauek landareek eguzki argia jasotzea ekidin gabe. Horretarako eguzkiaren ibilbideari erreparatu beharko zaio, kontuan hartuz non hasten eta bukatzen den bere argitzea egunean zehar, bereziki udaberri, uda eta udazken hasierako hilabeteetan, baratzeko landare gehienek bere zikloa egiten duten hilabeteak hain zuzen. Aukeratutako lekuak haizete bortitzak jasaten baditu, landareak eta gazteenak bereziki, lehortzeko arriskua izan dezakete. Kasu honetan, 45 bat zentimetroko altuera duen hesi bat erabiliko dugu babesa emateko eta ureztatzeak zainduko ditugu.<\/p>\n<p><b><img loading=\"lazy\" class=\"size-full wp-image-5342 alignright\" src=\"https:\/\/test.endanea.com\/wp-content\/uploads\/2015\/04\/huerto.jpg\" alt=\"huerto-ecologico\" width=\"400\" height=\"1052\" srcset=\"https:\/\/test.endanea.com\/wp-content\/uploads\/2015\/04\/huerto.jpg 400w, https:\/\/test.endanea.com\/wp-content\/uploads\/2015\/04\/huerto-114x300.jpg 114w, https:\/\/test.endanea.com\/wp-content\/uploads\/2015\/04\/huerto-389x1024.jpg 389w\" sizes=\"(max-width: 400px) 100vw, 400px\" \/><\/b><\/p>\n<p><strong>Ureztatzeetarako ura<\/strong><br \/>\nUdaberri eta udako hilabeteetan ur ekarpen jarrai bat erabat beharrezkoa da, bereziki landatu berri diren <strong>hazi<\/strong> guztientzat eta aldatu berri diren landare txiki guztientzat. Gogoratu gure <strong>ECO Endanea <\/strong>gunean baratzerako hazi ekologikoak eros ditzakezula eta zure <strong>erosketa online<\/strong> egiteko aukera duzula.<\/p>\n<p><strong>Zoruaren prestaketa<\/strong><br \/>\nMateria organiko eta elikagaietan aberatsa den <strong>substratu<\/strong> bat funtsezkoa da <strong>landare<\/strong> osasuntsu eta indartsuak laboratzeko unean. Substratuaren analisiak buztintsua edo haretsua dela esaten badu, zuzendu egin beharko duzu. Baratzeko zorua prestatzeko unerik egokiena udazkena da. Bere egitura hobetzen da eta neguan zehar atseden hartzen uzten zaio. \u00a0Landareek euren garapen egokirako behar dituzten elementuak hiru dira: <strong>fosforoa<\/strong>, sustraien eraketarako, <strong>potasioa <\/strong>lore eta fruituen hazkunde egokirako eta <strong>nitrogenoa<\/strong>,\u00a0 zurtoin eta hostoen garapen egokirako garrantzitsuena. <strong>Ongarri ekologikotzat<\/strong> ondorengoak onartzen dira: <strong>zizare humusa, <\/strong>lurrustela (oso ongi deskonposatuta egon behar du) eta <strong>lorazaintza zentroetan<\/strong> aurkituko dituzun hainbat prestakin biologikoak. Modu berean, etxean egindako konposta ere erabil daiteke. Joera lurraren egoera hobetzeko turba ez erabiltzea da, zohikaztegiak gehiegizko erabilpenarengatik agortzen ari baitira. Lurra prestatzeko egin beharreko lehenengo gauza aukeratutako gunean dauden <strong>belar <\/strong>txarrak kentzea da. Ondoren 20 zentimetroko sakonera duen zulo bat egin beharko duzu, lurra kanpora ateraz eta ateratzen diren sustrai zaharrak kanporatuz. Jarraian, beharrezkoa den materia organikoa gehitzen da, <strong>humusa<\/strong> eta harea, beharrezkoa balitz, eta guztia nahastu egiten da elementu hauek guztiak moduren batean lurrera itsatsirik geldi daitezen. Horrela, garai egokian, landaketari ekiteko prest edukiko duzu guztia.<\/p>\n<p><strong>Jardinerak lurrazalean <\/strong><br \/>\nDaukazun eremua laborantzarentzat oso egokia ez balitz, lurzoruaren gainean\u00a0<strong>jardinerak <\/strong>antola ditzakezu, 20 zentimetroko altuera duten egurrezko oholak jarriz, landaketarako beharrezkoa den lurra euren barnean dagoelarik. Obraz egindako <strong>jardinera <\/strong>\u00a0altuenak, 70 bat zentimetrokoak gutxi gora behera, oso erosoak dira perstsona helduek eta mugikortasun arazoak dituzten pertsonek landaketak egin ahal izateko.<\/p>\n<p><strong>Ereiteko momenturik egokiena<\/strong><br \/>\nEreite prozesua udaberrian egiten da normalean, izozte arriskua pasa delarik, eta produkzio ekologikoko haziak erabiliz. \u00a0Hazi hauek zure <strong>lorezaintza zentroan <\/strong>aurkituko dituzu. Barazki bakoitzak garatzen behar duen denbora kontuan izanik, 15 egunetik behin ereite berriak egingo dira, horrela produkzio aroak hobetzeko eta gure uzta jasotzeak mailakakoak izan daitezen. <strong>Hazietako <\/strong>asko lurrean erein daitezke zuzenean; beste batzuk aldiz, loreontzietan ereingo dira eta landareek 4 hosto dituztenean lurrean sartuko dira. Lorezaintza zentroetan barazki ezberdinen landareak aurkituko dituzu.<\/p>\n<\/div>\n<p>[\/vc_column_text][\/vc_column][\/vc_row][vc_row][vc_column][vc_column_text]<b><img loading=\"lazy\" class=\"size-full wp-image-5349 alignright\" src=\"https:\/\/test.endanea.com\/wp-content\/uploads\/2015\/04\/plaga.jpg\" alt=\"huerto-ecologico\" width=\"400\" height=\"720\" srcset=\"https:\/\/test.endanea.com\/wp-content\/uploads\/2015\/04\/plaga.jpg 400w, https:\/\/test.endanea.com\/wp-content\/uploads\/2015\/04\/plaga-167x300.jpg 167w\" sizes=\"(max-width: 400px) 100vw, 400px\" \/><\/b><\/p>\n<p><strong>Belar txarren kontrola<\/strong><br \/>\nBaratzean egin beharreko lan arrunt bat, belar txarren kontrola da. Haziak edo loreak eman baino lehen, eskuz lurretik kentzea da komenigarriena. Periodikoki egiten bada, geroz eta gutxiago ateratzen dira.\u00a0 Landatzeak bata bestetik oso estu egiten badira, belar txarrak ateratzeko probabilitateak gutxitzen ditu argi faltarengatik, beti ere barazkiak garatzeko nahikoa leku badu. <strong>Herbizida<\/strong>\u00a0kimikoak <strong>debekaturik<\/strong> daude baratze ekologiko batean.<\/p>\n<p><strong>Izurriteak kontrolpean<\/strong><br \/>\nModu berean, laborantza ekologikoetan, <strong>izurriteak <\/strong>pestizidak erabili gabe uxatzen dira. Orokorrean metodoak intsektu kaltegarrien depredatzaileak erakartzean datza. Nektar asko eta usain asko duten landareek <strong>txori eta intsektu baliagarriak <\/strong>erakarriko dituzte eta hauek, landare-zorri, euli zuri eta horrelakoak ekidingo dituzte. Ur turrusta batek, kimu berrietan ezarririk dauden <strong>landare-zorriak<\/strong> uxatuko ditu landarea kaltetu gabe. Amona mantangorriek eta bereziki eurek larbek, landare-zorriak jaten dituzte.<\/p>\n<p><strong>Txorien <\/strong>artean amilotxak erakartzea oso komenigarria da, horretarako ura duen ontzi bat jarri beharko da bertan beren bainua har dezaten. Ipurtsardeak, landareen lore-begiak jaten dituzten intsektuak dira. Egunez lo egiten dute, beraz, loreak astinduz, lurrera eroriko dira eta zapaldu egin beharko dira. Oso eraginkorra den tranpa bat hondoan garagardoa duen pote bat etzanda jartzea da; honek gauean zehar erakarri egingo ditu eta egunean zehar bertatik ateratzea oso erraza izango da zuretzat.<\/p>\n<p><strong>Barraskilo eta bareak<\/strong> oso kaltegarriak dira landare gazteenentzat. Gauean zehar erasotzen dute eta egunez leku hezeetan gordetzen dira, hala nola, loreontzien azpian edo egur puska bustien azpian. Garagardo ontziaren tranpa ere oso erabilgarria da hauentzat, bareak gatzaz estaltzea bezalaxe. Nematodo hauen beste depredatzaile natural bat igel eta apoak dira. Baratzetik gertu urmael bat edukitzeak, anfibio hauek agertzea errazten du.<\/p>\n<p><strong>Uxatzen duten usain onak<\/strong><br \/>\n<strong>Intsektu kaltegarriak <\/strong>uxatzeko beste trikimailu erabilgarri bat usain fuertea duten landareak erabiltzea da. <strong>Tageteek,<\/strong> euren usain bereziarekin, intsektuen uxagarri gisara erabiltzen dira, <strong>euli zuriaren <\/strong>uxagarri gisa gehien bat. Tomate landare eta pepino landareetatik gertu landatzea gomendatzen da, izurrite hau sufritzeko probabilitate handiak baitituzte. Tageteen sustraiak ere usaindunak izanik, lurrean dauden nematodoak uxatzeko gai dira. Izurriteen uxagarri gisa erabiltzen diren beste landare batzuk usaindun geranioak (Pelargonium generokoak) eta albahaka dira. Tipula eta tipulinak bata bestetik oso gertu landatuz gero, indartsuago egiten ditu eta azenarioaren eulia uxatzeko gai dira.<\/p>\n<p><strong>Sufrea onddoentzat<\/strong><br \/>\nBaratzean ohikoenak diren gaixotasunak normalean <strong>onddoek <\/strong>eragindakoak izaten dira. Sufre disoluzio bat erabiliz lurrintzen ekiditen dira, edo <strong>lorezaintza zentroetan <\/strong>eros ditzakezun beste produktu batzuekin. Baina, baratze bat osasuntsu mantendu nahi badugu, bigilatzea, prebentzioa eta arazoari irtenbidea ematea dira hauek agertu bezain laster.<\/p>\n<p><strong>ZORU BUSTINTSUA EDO HAREATSUA?<\/strong><\/p>\n<ul>\n<li><strong> Zoru buztintsu <\/strong>batek ura gordetzen du, pisutsua da eta eskuarekin estutzen denean, bola baten itxura hartzen du. Bere egitura finak, drainatzea ekiditen du, honek, ezinbestean, putzuak sorrarazten ditu eta sustraien usteltzea eragiten du aire faltagatik. Uda oso bero eta lehorretan, trinkotu egiten da eta lur gogor batean bilakatzen du, horrela <strong>sustraiak<\/strong> oxigenoarekin kontaktuan ez egotea eraginez. <strong>Haziak <\/strong>zailtasunekin garatzen dira, horregatik lehenengo loreontzietan lantzea komeni da eta ondoren lurrean landatzea.<b> <\/b><\/li>\n<li><strong>Zoru hareatsuak,\u00a0<\/strong>beste alde batetik, arinak dira eta eskuarekin hartzen direnean desegin egiten dira, egitura lodiagoarekin, hare aleak begi-bistakoak dira. Iragazkorrak dira, lurreko elikagaiak berarekin eramanez. Eguzkiarekin oso azkar berotzen dira eta oso azkar lehortzen dira. Maiz ureztatu eta ongarritu behar dira, eta materia organiko aportazio bat egin behar zaie prestatzeko unean bertan. <strong>Haziak <\/strong>erraztasunez garatzen dira bertan.<\/li>\n<\/ul>\n<p>[\/vc_column_text][\/vc_column][\/vc_row]<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>[vc_row css=&#8221;.vc_custom_1544007319695{margin-top: 15px !important;}&#8221;][vc_column][vc_column_text] Hau egin ahal izateko, laborantzen errotazioa egin beharko da lurraren elikagaiak hobe baliatu ahal izateko, ongarri naturalak erabiltzea eta bereziki, izurriteen eta belar txarren kontrol bat eramatea baina herbizida ekologikoak erabiliz, produktu kimikorik erabili gabe. Gure ECO Endanea gunean produktu ekologiko sorta oparo bat aurkituko duzu, ingurugiroa ongi zaintzen duten produktuak. [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":9198,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[490,421],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/test.endanea.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15066"}],"collection":[{"href":"https:\/\/test.endanea.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/test.endanea.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/test.endanea.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/test.endanea.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=15066"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/test.endanea.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15066\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/test.endanea.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/9198"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/test.endanea.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=15066"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/test.endanea.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=15066"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/test.endanea.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=15066"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}