Tropikoetako landarea izanik, Hibiskusa eremu epelenetan oso ondo ematen da. Lorategi batean tamaina on bat har dezakete, baina gure Lorazaintza zentroan tamaina txikiagoan ere aurkituko dituzu, terraza edo etxe barruko landare gisara erabili ahal izateko.
ZAINKETAK
• Kokagunea.Euren jatorri tropikala kontuan harturik, hibiskusek eguzki, bero eta hezetasun askoren beharra dute: horrela bakarrik lortuko dute euren lore eta hostoek kondizio onenetan egotea. Espainiar Estatuko barneko guneetan, eguzkiak jotzen dion pareta baten ondoan landatzea gomendatzen da, paretak hotzetik, haize korronte handietatik eta izozteetatik babestuko du. Izozteak hilgarriak gerta daitezke landare gazteenetan.
• Zorua.Ez dira oso zorrotzak substratuari dagokionean, beti ere drainatzea eraginkorra bada. Hala ere zoru emankorrak nahiago dituzte, materia organikoan aberatsak eta freskoak direnak.
• Landaketa.Udaberrian landatzen dira eta oso konpost geruza baten laguntzaz lurra biguntzea komeni da, horrela sustraiak izozteetatik babestuko dira.
• Ureztatzea.Loratzean zehar ez da gomendagarria landare hauek egarririk pasatzea, hau da, maiztasunarekin ureztatu beharko dira baina putzurik sortu gabe. Urtean zehar aldiz, zorua erabat ez lehortzea lortu behar da.
• Kimatzea.Euren loratzea eta hazkundea kontrolatzeko, neguaren bukaeran edo udaberriaren hasieran kimaketa oparo baten beharra izango dute. Euren egituraren adar nagusiak errespetatuz, zurtoinen luzeraren heren bat moztu beharko da; loreak ernamuin berrietan aterako dira. Aldaxkek landare berriak sortzea eragingo du (gehienak hibridoak dira).
• Izurriteak. Nahiz eta nahiko iraunkorrak izan, kotxinila, armiarma gorri eta landare-zorrien erasoak jasan ditzakete. Hauek deuseztatzeko intsektizidak erabiliko ditugu.
