Endaneak Eguberri zoruntsuak opa dizkizu! Badakigu 2020 urtea zaila izan dela guztiontzat. Horregatik, Endanea Gardeneko lan taldeak, eskerrak eman nahi dizkizu, Gabonak zoriontzearekin batera.
Ea urte honetan pandemiagatik atzeratu ditugun asmoak berreskuratzeko aukera dugun. Galdutako denbora berreskuratzeaz gain, gureekin une ezin hobeez gozatzeko aukera berreskuratu dezagun. Mugarik eta arriskurik gabe eta bizitzaz gozatzeko beldurrik gabe.
Gugan jarritako konfiantza eskertu nahi dizugu bereziki. Elkarrekin zuen terrazak apaindu ditugu, eta zuen balkoiei merezitako tokia eman diegu. Elarrekin, zure baratzea ere sortu dugu, barazki eta fruitu gozoekin. Loreen bitartez maitasun mezuak bidali ditugu, momentu ederrenak ospatzeko eta zailenetan maitasun mezuak bidaltzeko.
Elkarrekin, bertako produktuei merezitako lekua eman diegu. Zure maskotaren zainketan ere parte hartu dugu. Zure babesa, konfiantza eta bisitak, bai dendan, denda onlinean edo gure sareetan Facebook eta Instagram bidez, ezinbestekoak izan dira.
Horregatik, gure lan talde osoak eskerrak eman nahi dizkizu, Endanearen zati garrantzitsu izateagatik. ESKERRIK ASKO! Zuek gabe, hau guztia ez zen posible izango.
