Gabonetako apaingarriak 2020
Endaneara Eguberriak iritsi dira! Urtero bezala, erakusketa handi bat sortu dugu, aurtengo dekorazio joerekin.
Joera ezberdinak ukitzeko kolore, pieza eta dekorazio pieza ezberdinak eskaintzen dizkizugu, zuk zure erara sortu eta gozatzeko.
Urte arraro honetan, inoiz baino garrantzitsuago iruditzen zaigu etxea magiaz betetzea, denbora gehiago pasatzen baitugu bertan eta atsegina da bertan gustura sentitzea.
Eguberrietako magia sentitzeko, etxea apaintzea gomendatzen dizugu. Gauza txikiek asko eman dezakete eta gure etxeetan erosoago sentiarazi. Gabonak gustuko badituzu, ez utzi azken unerako eta apaindu zure etxea.
Gure eskaintzen artean, hiru kolekzio handi dauzkagu.
Kolekzio tradizionala. Bertan pieza bereziak aurkituko dituzu, batez ere gabon klasikoarekin dauka zerikusia, txuri, gorri eta berdeek osatzen dute gehien bat.
Bigarren kolekzioak media gogorarazten digu. Gure inguruko materialak dira nagusi, zuhaitzak, enborrak, kolore leunak, berde naturala, estilo nordikoarekin antzekotasuna dauka.
Azken kolekzio klasikoa da, Glamourra eta kolore biziez josia, urrak, zilarrak, tertziopeloak eta abar aurki daitezke bertan.
Honetaz gain, Gabonetako pinuak ere baditugu aukeran, kolore eta tamaina ezberdinetakoak. Hauek apaintzeko ere, bolak, zintzilikariak eta argiak baditugu.
Bestelako apaingarriak ere aurkituko dituzu, esaterako, panpinak, musikalak edo jaiotzak.
Ez galdu aukera eta zatoz gure erakusketa ikustera, gure sareetan ere jarrai ditzakezu azken berriak, eta noski, gure Gabonetako dendan onlinean ere zure erosketak egin.
