San Valentin eguna oso data garrantzitsua da askorentzat. Maitasunaren egun nagusia da. Ohikoena bikoteen arteko maitasunera bideratzea da, baina guk egunaren zentzua zabaldu nahi izan dugu.
Maitasunak ez ditu baldintzak, arrazak eta generoak ulertzen, maitasuna epaitzen ez duen zerbait da. Eskaintzen diozun adina ematen dizuna eta ez dizuna ezer eskatzen trukean. Ospatu maitasuna bere era guztietan. Aurten inoiz baino gehiago merezi dugu!
San Valentin 2021. Maitasuna, bere forma guztietan.
Opari gisa, zure bikotekidearentzako lore-sorta eder bat aukeratu dezakezu, baina amari, aitari, lagun bati edo zeure buruari ere oparitu diezaiokezu. Inork ez dizu esan behar nola erakutsi behar duzun zure maitasuna, zuk badakizu nor den gehien merezi duena.
Zure maskotak ere maite ditugu, beraientzat ere opari sorta bereziak sortzea erabaki dugu, gure maitasun guztiarekin eginak. Arraza ertain-handiko eta txikiko txakurrentzako sortak aurkituko dituzu, bai eta elikagaiak eta jostailuak dituzten katuentzako sortak ere. Loteek zure lagun iletsuarentzako janaria, lepokoak eta jostailuak izan ditzakete.
Bisitatu gure denda onlina eta begiratu San Valentin erako egin ditugun opari-proposamen guztiak. Arrosa-erramuak klasikoenetatik hasi eta lore-konposizio moderno eta originaletaraino. Arrosak, Tulipanak, Eukaliptoak, Jazminak, Izpilikuak eta abar.
Prezio guztietako opariak aurki ditzakezu. Pertsona berezi horrentzako zerbait berezia prestatzeko ere eska diezagukezu.
Zatoz eta gozatu landareek ematen duten maitasunaz, hurbildu maite zureekin eta, ezin baduzu, jarri gurekin harremanetan 943641710 telefonoan edo gure sareen bitartez, Facebook eta Instagram, edo nahiago baduzu gure online dendan.
