Blog

Aukeratu kimaketak egiteko guraizerik aproposenak

endanea-plantas-tijeras-adecuadas-poda

Udazken eta negu partean, kimaketa lanak dira nagusi lorategian, baratzean eta terrazan. Lan hau hobeto egiteko, ezinbestekoa da guraize egokiak izatea: ez da berdina, zurtoin berde bat moztea, edo egur lehor bat, ezta adaxka bat edo enbor bat ere. Jarraian, gako batzuk emango dizkizugu zure lanabesak ondo aukeratzeko.

Kimaketa nahitaezko lana da, bai forma emateko, garbitzeko, edo loraldia edo fruta-ematea areagotzeko. Gaizki eginez gero, landareak sufritu egingo du eta hondatu egin daiteke.

Kimaketak ongi egiteko, erraminta aproposak aukeratzeak garrantzi handia dauka. Zertarako eta zenbat aldiz erabili behar duzun ere kontua izan, zenbat kimaketa, barietate kopuruak, ergonomia, pisua…

Diseinu eroso bat: Guraize bat edo bestea aukeratu aurretik, probatu eskutan mota ezberdinak, erosotasuna sentitzeko, segurtasuna eta zehaztasuna.

Guraizearen ahoa: hauen kalitatea kontuan hartzea ezinbestekoa da, altzairua materialik erabiliena da, baina mota ezberdinak daude aukeran: herdoilezina, kromatuak, forjatuak, epelak, ez-labaingarriak; baita, titaniokoak… kamusten ez direnak.

ADARRAREN ARABERA AUKERATU GURAIZEA: ikus irudiak