Fabrika ezazu zure konposta. Lehortutako hostoak, kimaketen hondarrak, soropila… ez desegin euretaz, birziklatu egin ditzakezu eta hauekin zure konpost propioa egin dezakezu. Zure Landare eta baratzearentzat oso onuragarria den ongarri organikoa lortuko duzu. Gainera oso merkea da, egiteko erraza eta erabat ekologikoa.
Konposta, oso aberatsa den ongarri naturala da, landareei modu progresiboan behar dituzten elikagaiak ematen dizkie. Gainera, zorua aireztatu eta bere egitura hobetzen du, azkenik berekoa duen ura gordetzeko erraztasuna hobetuz. Udaberri hasieran ongarri bezala erabiltzeko perfektua da, baita landareen hazkuntza prozesuan zehar estalgarri moduan erabiltzeko ere.
Konpostaren abantailarik nagusienak bi dira, erabat ekologikoa dela eta etxean sor dezakezula, sukaldeko edo lorategiko soberakinak erabilgarri hartuz. Nahiz eta maiz multzokaturik fabrikatu izan den, gaur egun, konpostatzaile bezala ezaguturiko edukiontziak daude. Hauek itxita egoten dira, barneko tenperatura eta hezetasuna konstante mantenduz, horrela prozesua askoz gehiago azkartuz.
Zer behar da konposta egiteko? Konpostatzaile bat bakarrik behar duzu. Hau eduki ezean, etxetik eta bizilagunetatik pixka bat urrun dagoen leku bat bila ezazu eta joan zaitez bertan soberakin guztiak pilatzen. Ez du zertan oso handia izan, metro karratu batekin nahikoa da. Aireztatzaile bat ongi etortzen da noizean behin sortutako masa horri biratzeko. Ez dago lekuz kanpo bio-birrintzaile bat edukitzea, horrela soberakin handi eta gogorrenak hobeto txikitu ahal izango dituzu. Azkenik, galbahe baten laguntzaz, konpost finagoa lortu ahal izango duzu eta horrela adar puskak bezalako soberakin handienak ongi banatuko dituzu. Zure lorezaintza zentroan horretarako beharrezko guztia aurkituko duzu.


PAUSOZ PAUSO:
1. Lortu ezazu edo fabrikatu konpostatzaile bat: Nahiz eta, beti egin den moduan, konposta multzokaturik egin dezakezun, konpostatzaile bat badaukazu, konposta askoz azkarrago lortuko duzu. Normalean birziklagarria den plastikozkoa izaten da, (400-600 litro inguruko edukiera duten edukiontziak dira) non bertan humusean bilakatu nahi diren soberakinak sartuko ditugun. Bertan, konposta eguraldi txarretik babestuta dago, ez da lehortu ez hezetzen eta ez du inolako arreta berezirik behar.
2. Jar ezazu konpostatzailea laua eta eguzki-itzaleko gune batean: Konpostatzailea kokaturik dagoen lekuak, erabateko garrantzia du beraren funtzionamendu egokian. Leku horrek laua izan behar du, haizetetik babesturikoa eta beti lurrarekin kontaktuan egon behar du, mikroorganismoak, barruan dauden soberakin guztietara irits daitezen eta soberan dagoen urak ateratzeko aukera izan dezan. Ez da komeni eguzki gehiegirik, horrela ez dugu maiz ureztatu beharko.
3. Sar itzazu kimaketa eta soropil hondakinak. Kalitatezko eta orekaturiko konpost bat lortu ahal izateko, bi motatako hondakinak erabili behar dituzu, bustiak (soropil moztu berria, hosto berdeak, baratzeko eta lorategiko hosto berdeak, sukaldeko hondakinak) eta lehorrak (hosto lehorrak, egur naturaletik ateratako zerrautsa, txikitutako zuhaitzetako adarrak, pinaburuak). Proportziorik egokiena bustitako hiru parte bakoitzetik, lehorretik bi parte nahastea da. Eta gogoan eduki, prozesua askoz azkarragoa izango da hondakin guztiak zati txikietan puskaturik badaude.
4. Nahastu material guztiak. Konposta ahalik eta azkarren egin dadin, pilatzen goazen material guztiak nahastu egin behar dira. Geruza ezberdinak sortuz pilatu behar dira, berdeak eta lehorrak, eta makil baten laguntzaz nahas itzazu. Honek ez du esan nahi egunero nahastu behar denik, baina bai material berdinaren kopuru garrantzitsu bat pilatzen duzunean. Bestela, astean behin egitearekin nahikoa izango da. Aireztatzeak mikroorganismoek euren lana errazago egin dezaten errazten du. Bizi zaren gunea lehorra bada, maiztasunarekin busti egin beharko duzu. Badira prozesu hau bizkortzen lagunduko dizuten produktuak, bereziki lagungarriak negu hotzetan. Konposta egiteko ontziaren barneko tenperaturak 40ºC-tik gorakoa izan behar du.
5. Lau sei hilabeteren buruan erabilgarria izango da. Ontzian sartu ditugun hondakinak kontuan hartuta, konpostak denbora gehiago edo gutxiago beharko du garatu ahal izateko. Badira egun batzuren buruan desegiten diren hondakinak, beste batzuk aldiz, hilabeteak behar dituzte desegin ahal izateko. Konposta egina dagoen jakin ahal izateko, har ezazu eskuetan eskutada bat eta usain gozoa jariatzen badu, bere kolorea beltza edo marroi iluna bada eta eskuak gehiegi zikintzen ez baditu oso bustita ez dagoelako, puntuan dago. Oso hezea badago, gehi iezaiozu lehortutako material gehiago eta itxaron egun batzuk gehiago. Oso garrantzitsua da mikroorganismoek euren lana bukatuta edukitzea, hala bada, konposta hotza egongo da eta ez du urik jariatuko eskuetan estutzen badugu. Hau gertatu ezean eta zure landareei botatzen badiezu, landareei erredurak eragin diezazkie.
