Udazkena hazien garai betea da. Berriz erein ahal izateko, bildu eta ongi gordetzea oso garrantzitsua da.

Landareen haziak lortzen baditugu, etxeko txikienei bizitzaren zikloa irakatsi ahal izango diegu. Udazkena oso momentu ona da, nahiz eta landare asko hibridoak diren eta ez dituzten haziak sortzen, gehienek sortzen dituzte. Egin beharreko lehenengo gauza haziak jasotzea da, ondoren ongi ernamuindu daitezen. Heldutasunera iritsi direnean jaso behar dira, erraztasunarekin kendu daitezkenean hain zuzen. Bilketa oso erraza da eta tamainaren arabera horrela egin behar da:
• Hazi txikiak zuzenean loretik jaso behar dira, zimelduta daudenean. Moztu egiten dira, sortak egin ondoren lotu eta leku epel batean gorde behar dira lehor daitezen. Noizean behin astindu egin behar dira haziak askatzen joan daitezen. Beste kasu batzuetan, zuzenean landaretik jasotzen dira eta sobre edo paperezko poltsa baten barruan gordetzen dira.
• Fruitu baten barruan dauden haziak normalean erabat garatuta egoten dira heltzea iritsi baino lehen, fruitu lehorren kasua izaten da, baita sagar, udare, mertxikondoena ere. Gaztaina, ezkur edo hurren kasuan, leku fresko eta lehor batean gorde behar dira. Fruitua haragitsua bada, lehenengo aireztatutako eta epela den leku batean atera behar da jarraian hazia atera ahal izateko. Behin hazi guztiak lortu ditugunean, oso garrantzitsua da hautaketa bat egitea eta eratze arazoak dituztenak kanporatzea.
Lozorroarekin bukatzeko bi modu
Espezie askok tratamendu bat behar dute lozorroa bukatzeko eta ernamuindu ahal izateko. Orokorrean bi modu ezberdin bereiz daitezke:
• Geruztatzea: Klima freskoa edo hotza bada, modu naturalean egin daiteke kajen barruan lur eta hazien geruzak jarriz (hondar eta lur nahastea, erdia eta erdia). Beste modu bat itxitako ontzi batean edo plastikozko poltsa batean, hondar eta lurra hozkailuaren barruan gutxienez hilabete eta erdian edukiz. Ernamuintzen hasten direnean, erein egin beharko dira.
• Eskarifikazioa: Hazi batzuen lozorroa, hauek kanpoaldean oskol iragazgaitz bat dutelako da. Eskarifikatutako hazi batzuk ez dute denbora asko irauten gordeta, beraz, lurrean segituan erein behar dira. Hazien ereitea udaberrian egiten da, nahiz eta, negu erdialdean babesean hazitokiak egiten has zaitezken. Beti ere eguzkia jasotzen duen leiho baten ondoan edo berogailu baten ondoan
.
