Blog

Hiriko Baratze Bertikala etxean

Bideo honetan, gustukoen dituzun barietate igotzaileentzako hiri-baratze bat nola sortu erakutsiko dizugu. Animatzen zara?

Gure hiri baratzeetako tutorialekin jarraitzen dugu. Oraingo honetan, hiri-baratze bertikal bat martxan jartzeko tutorial bat ekartzen dizuegu, eta ilarrak eta babarrunak nola landatu azalduko dizuegu. Alde batetik, hiri-baratze bertikala muntatzeko modua erakutsiko dizuegu, eta, bestetik, landaketa egiteko jarraitu beharreko urratsak.

Elhoko hiri-baratze bertikala muntaketarekin hasiko gara Loreontziaren behealdean, ur-biltegia dagoen lekuan, muntatzeko behar diren pieza guztiak aurkituko ditugu, baita ekartezen dituen piezak eta jarraitu beharreko urratsak azaltzen dituen liburutxo bat ere. Prestatu dugun bideoan, Nahikari gure lankideak muntaia nola egiten duen ikus dezakezu urratsez urrats.

Elhoko edukiontzi hau oso ondo pentsatuta dago, bere behealdean 10 l-ko biltegia baitu. Horrela, gure landareek beti ura izango dutela ziurtatu ahal izango dugu; izan ere, hazten doazen heinean, landareek ur gehiago eskatuko dute lorerik ez abordatzeko, urik ez dutelako eta, ondorioz, fruituak izan ditzagun.

Egitura osoa muntatu ondoren, landaketari ekingo diogu. Horretarako, oinarria buztin hedatuarekin beteko dugu eta, ondoren, substratu unibertsalaren ⅔ bota eta materia organikoaren ⅓ -kin aberastuko dugu. Gure lankideak Endaneako substratu unibertsala eta zizare-humus erabili ditu. Ondo nahastu eta lautu egiten dugu. Segurtasun-makilatxoa jarriko dugu, baratzea ez deformatzeko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.