Gure lorategian animalia asko aurki ditzakegu, horietako asko gure landareentzat mesedegarriak dira, izurriteak deuseztatzen laguntzen baitute, polinizatzeaz gain. Askotan uste izaten dugu lorategiko intsektuek ez digutela mesederik egiten, alabaina, animalia gutxi batzuk ezezik, gure landareen mesedetan lan egiten dute. Hona hemen lorategirako mesedegarriak diren intsektuak:
Amona mantangorria (Coccinellidae)
Landare-zorriak deuseztatzen ditu baita hauen larba ere.
Erlea, liztorra, erlastarra
Hymenoptera familiako animalia hauek polinizatzaile bikainak dira, horrez gain, beldar eta larbak deuseztatzen dituzte.
Armiarmak
Nahiz eta orokorrean jendeari armiarmak ez gustatu, hauek egiten duten lana bikaina da, armiarma sarearekin intsektu pila harrapatzen baitute.
Marisorgina
Intsektu pozoitsua dela esan ohi da, baina ez da egia. Animalia ikaragarria da bere berde-marroi koloreekin eta burua 180 gradutan mugitzeko daukan gaitasunarekin, bere arantza zorrotzekin euliak, koleopteroak, harrak, kilkerrak, matxinsaltoak ea bere espezieko arrak harrapatzeko gai da.
Lurreko zizareak (Lumbricidae)
Zizareek lurra desegiten dute eta horrekin batera materia organikoa, gainera, lurraren aireztapenari laguntzen diote egiten dituzten tunelen bidez. Zizareek Venicomposta eratzen dute eta hau ongarri organiko gisa erabiltzen da. Zoritxarrez, bestelako harrapakariek ehizatzen dituzte erraztasunez, txoriak, trikuek…

