Oporraldian etxean ez gaudela eta, lorategi eta terrazako landareentzat krisialdi garai txiki bat izan ohi da. Are gehiago, bero handia egiten badu. Landareen ardura hartzen duena edonor dela ere, dena ongi antolatuta utzi behar da.
Lorategian egin beharreko lanak
Zer landatu behar dut?
- Hilabetearen hamabosgarren egunetik aurrera soropil berriaren haziak erein, edota soilguneetan.
- Landare bizidunak edo bienalak.
Zer kimatu behar dut?
- Uda garaian loratuko diren zuhaixkak, euren loraldia pasa ondoren.
- Hesiak kimatu.
- Glizinak kontrola itzazu.
- Usain-belarrak kimatu euren loraldiaren ondoren, izpilikua gehien bat.
Zainketa eta mantenua:
- Jarri tutoreak daliei, etzan ez daitezen.
- Sasoiko landareak batu.
- Harri-hondarreko lorategiko belarrak kendu.
- Geranioen aldaxkak moztu.
- Thuja eta hosto iraunkorreko zuhaixken aldaxkak egin.
- Soropila motz eta ureztaturik mantendu.
- Lorategiko loreak landatuta dituzun lurra aztarrikatu bertan ura hobe sar dadin.
- Soropila aztarrikatu eta aireztatu.
- Garbi itzazu paretetako igokariak. Ken itzazu hondatutako hostoak eta barnealdean gelditzen diren hondakinak ere.
- Bermatu ureztatze sistema automatikoak ongi dabiltzala eta ez daitezela ahokoak buxatu.
Zer tratatu behar dut?
- Fruta-arbolak tratatu zizareak eta landare-zorriak ekiditeko.
- Zoru bustiaren gainean ongarritu 40g/m2
- Aliettekin thuja eta zuhaixkak tratatu sustraien onddoen aurka.
- Landare-zorriaren aurka lehenengo agerpenean.
- Mahasti eta arrosondoak mildiuaren aurka.
Leiho balkoi eta terrazetan egin beharreko lanak:
Zaintzea eta mantenua:
- Landare igokariak moztu.
- Pasaturik dauden loreak moztu eta kendu.
- Jardineren gainazaleko lurra mugitu, lur hori gogor ez dadin.
- Heldu goiko aldeko adarrak udako ekaitzen ondorioz honda ez daitezen.
- Zortzi egunetik behin ureztatu loredun landareak ongarri likidoarekin.
- Erne egon landare-zorriaren, zizareen eta kotxinilaren izurritearen agerpena gerta ez dadin.
Etxe barruko landareekin egin beharreko lanak:
Zaintzea eta mantentzea:
- Ongarritu landareak 10-15 egunetik behin.
- Hidrojardineren ur-erreserba egiaztatu.
- Kotxinilen eta landare-zorrien erasoak gaitzetsi.
- Egun beroetan ureztatu landareen orriak urarekin.
- Aireztatu etxebizitzak gauez barneko giroa freska dadin.
Baratzean eta hiri baratzean egin beharreko lanak
Landaketa eta ereintzak:
- Erein: ziazerbak, txikoria, eskarolak, errefau txikiak, azak, azaloreak, letxugak.
- Aldatu: aza goiztiarra eta letxugak.
- Bildu: baratzeko produkzio guztia, tomateak, letxugak, porruak, tipulak, lekak, babarrun goiztiarrak, piperrak, berenjenak, kalabazinak, pepinoa eta abar. Era berean, bildu fruitu goiztiarrak ere, hala nola, sagar, udare eta melokotoiak.
- Erne ibili txoriekin baratzean, gehien bat txolarreekin. Sare trinkoak jartzea gomendatzen dizugu fruta-arbolen adarren gaineko alden. Era berean, oilategiko sareak erabiltzea gomendatzen dizugu letxugen gainean. Izozteen aurkako oihala ere erabil dezakezu.
