Blog

Lorezainaren egutegia – Azaroa

endanea-calendario-jardineria-noviembre

Haizetsua eta hotza. Azaroak arreta asko hartzera behartzen gaituen hilabetea da, bereziki landatu berri diren landare eta espezie hauskorrenekin. Natura pausagunean sartzen hasia da, baina oraindik lan asko dago egiteko lorategi, terraza eta baratzean.

Lorategian egin beharreko lanak


Zer landatu behar dut?

  • Landare bienalak (pentsamenduak, miosotisak, udaberri-loreak…)
  • Udaberrian loratuko diren erraboilak.
  • Paisaia forma emango zaien arrosondoak.
  • Kameliak lur azidoan landatu eguzki-itzal eremu batean.
  • Thuja eta errododendroak landatzea gomendagarria da.
  • Landare bizidun goiztiarrak.

Zer kimatu behar dut?

  • Lehorturik dauden landare bizidunen zurtoin lehorrak moztu.
  • Kimatu zuhaitzak ondoren pasta orbaintzailea erabiliz.
  • Koniferen itxiturak.
  • Uda eta udazkenean loratuko diren zuhaixken kimaketarekin buka ezazu.
  • Neguko kimaketa baino lehen lantxo batzuk burutu beharko dituzu. Hala nola, arrosondoei puntak moztu, erraboilen hosto lehorrak kendu, sega baten laguntzaz graminea eta ornamentalak ebaki eta zuhaixken adarkadurei karga arindu.

Zainketa eta mantenua:

  • Desmuntatu, garbitu eta koipeztatu kimatzailea hurrengo urtarorako.
  • Babes ezazu kanpoko ur gordailua izozteen aurka.
  • Babestu zuhaitz eta zuhaixkak.
  • Hustu ureztatze sistema eta hoditeria guztiak.
  • Gorde erortzen ari diren hosto guztiak, aurrerago lorategian erabili ahal izateko.
  • Hilabete honetan kontu handia eduki beharko duzu lurreko izurrite guztiekin, hauek udaberrira arte luza daitezkeelako. Barraskilo, bare, kakalardo zizare, koleopteroak ekiditeko, manten ezazu lurra harro eta bigun. Erabil itzazu gainera intsektizida ekologikoak.
  • Zorua bigundu.
  • Ureztatzea ekidin dezakezu.
  • Tutoreak birpasatu eta ongi heldu.

Biderkatu:

  • Usaindun ilarrak erein. Hauek mintegi edo oso babestuta dagoen eremuan erein.
  • Hilabete honetan errododendroa aldaxkatu eta injertatzen saia zaitezke.

Leiho balkoi eta terrazetan egin beharreko lanak:


Zer landatu behar dut?

  • Pentsamenduak, ziklamenak, udaberri-loreak eta erraboilak.
  • Dekoraziorako erabiltzen diren baiadun zuhaixkak, gorostia, pernettia, gaulteria, eskimiak… Urte zaharrerako dekoraziorako erabiltzen direnak, alegia.
  • Landaredia txikiko arrosondoak loreontzi sakonetan.

Mantentzea:

  • Areagotu negurako babesak.
  • Txorientzako jantokiak, aleez bete.
  • Eguraldia ona bada, jarraitu hosto iraunkorreko landareak ureztatzen.
  • Ureztatze sistema gainbegiratu.

Biderkatu:

  • Banandu bizidun landareak, ez daitezen zakarregiak izan.

Etxe barruko landareekin egin beharreko lanak:


Zer landatu behar dut?

  • Jar itzazu hiazintoak, hiazintoentzat aproposak diren ontzietan urez beterik.
  • Iragangaitza den ontzi batean, acorus, scirpes eta papirusak jar itzazu uretako dekorazio baterako.
  • Gabonetarako Amarilysak lurperatu, erraboilaren altueraren 2/3etara.

Zainketa eta mantentzea:

  • Loreontzien gainazaleko lurra mugi ezazu.
  • Etxe barruan azaleen loraldia luzatzeko, gauez leku freskoan jar itzazu.
  • Gardeniak, iratzeak, laranjondoak, orkideak … ureztatzeko, erabil ezazu karerik gabeko euri ura.

Baratzean eta hiri baratzean egin beharreko lanak


Zainketa eta mantentzea:

  • Baratxuri arrosa eta tipulatxak lur arinean.
  • Landatu ilar, baratxuri eta tipulak.
  • Perrexila izoztu ez dadin, egin iezaiozu negutegi txiki bat tunel itxurarekin.
  • Azken lekaleak jaso.
  • Kendu pasatako azken laborantzak.
  • Bankalak aitzurtu eta garbitu zorua garbi, bigun eta harro manten dadin.
  • Baben hazitokiak egin.
  • Landa itzazu sukalderako jangarriak diren belarrak.
  • Landa itzazu zainzuriak, tipulatxak, baratxuriak eta basafruituak.