Ekaineko kolore suabeen konpainiaz gozatuz, bizitzaren zati handi bat gin dezakezu kanpoaldean bai lorategi eta baita terrazan ere. Landareak distiratsu daude, baina belar txar eta izurriteez babesteko unerik egokiena da.
Lorategian egin beharreko lanak
Zer landatu behar dut?
- Zuhaixka, zuhaitz eta koniferoak loreontzi baten barruan. Gehin bat sustrai-lur handi eta trinkoak dituzten aleak.
- Landa itzazu azkeneko hazitokiak. Bertan kosmos eta binka bezalako urteroko landareak landa ditzakezu. Modu berean, pentsamenduak bezalako Landare bienalak, alheliak, paquerette eta landare bizidunak landa daitezke. Azkenik, soropilaren ereitearekin amaitu.
- Gustukoen dituzun urteroko landareak, hala nola, etxeko alegriak, tageteak, petuniak eta abar.
- Uda garaiko loraldia duten landareak zoru aberatsetan landatu behar dira, hau da, ongi ongarritutako zoruetan alegia.
- Ongarri mineral baten laguntzaz zorua ongarritzen badugu, belar usaintsuak zoru pobre eta harritsuetan landa daitezke.
- Zuhaixkak lurzoru sakonetan landatu behar dira, horrela, hauek azidotasun edo alkalinitatearekin kontrasterik izan ez dezaten. Lurra gorotz on batekin nahastu beharko da.
Zer kimatu behar dut?
- Koniferoak kimatzeko unerik egokiena da, beren forma manten dezaten. (maiatza bukaera eta abuztu bukaera).
Zainketa eta mantentzea:
- Lorea galdu duten zuhaixkak. Glizinak, Spireak, philadlphusak, rododendroak…
- Arrosondoen hondatutako loreak kendu, beti, bost orrietatik hirugarrenenaren gainetik kimatu.
- Ondorengo zuhaixkak kimatu: topiariak, ezpel eta haginak, ligustrumak.
- Aholku praktikoa: oraindik uda sasoi betean ez gaudenez eta eguraldia aldakorra izanik, ureztatzearekin erne ibili behar da. Bero askorik egiten ez badu, baliatu euriaren urez.
- Ureztatu arrosondoak oinaren ondoan. Oso garrantzitsua da hostoak ez ureztatzea.
- Uda sasoiko loraldia duten zuhaixkak modu iraunkor eta aberasgarrian ureztatu.
- Nitrogenoan aberatsa den ongarria soropilaren gainean zabaldu. Soropil zaharra badaukazu, aratu ezazu.
- Trata itzazu arrosondoak orban beltzen aurka (oidiuma).
- Konifero sentikorrenak armiarma gorriaren aurka tratatu.
- Lurraren azidotasuna gutxitzen lagundu karearen laguntzat, horrela horitze eta errakitismoak ekidingo dira landare askotan.
- Bideetako goroldioan atentzioa jarri. Saia zaitez ureztatzen duzun bitartean ura gainera ez erortzen eta eros ezazu berau erabat desagerrarazteko egokia den produkturen bat.
- Konpon ezazu soropila hazi berriak botaz eta estali lurrustel geruza batez.
- Garai honetan oso gomendagarria da konposta egiteko erabiltzen den ontzia hamabost egunetik behin biratzea. Hartara, mikroorganismoak euren lana hobe egingo dute.
- Gaitzetsi armiarma gorriaren agerpena. Hau gaitzesteko modua landareen hostoak bustita mantentzea da, bereziki, neguan zehar etxe barruan eduki dituzun landareenak. Jar itzazu lorategiko leku itzaltsu batean.
Leiho balkoi eta terrazetan egin beharreko lanak
Zer landatu behar dut?
- Landatu ekiloreak, kaputxinak eta alisoak…
- Krasadun familiako landareak aldaxkatzeko unea da.
- Balkoiak harro erakuts daitezen edo paretak tapatzeko asmoz, landa itzazu surfinia zintzilikariak. Leihoek ere edozein landare zintzilikari onartzen dituzte, beste altura baxuagoko batzuekin tartekatuz.
Zainketa eta mantentzea:
- Hosto horituak dituzten erraboilak lurretik atera itzazu. Garrantzitsua da lehenago ez egitea.
- Ureztatu landaketak aldizka. Egin ezazu hau bi zatitan lur galerak gaitzesteko ur potentzia dela eta.
- Gehitu ongarria hamabost egunetik behin.
- Urratu loreontzi eta jardineretako lurra.
- Ken itzazu hondatutako loreak maiz.
- Ureztatzeko garaian loreontziaren azpian plater bat jartzea gomendagarria da. Modu honetan, landareak ur gehiago zurrupatuko du kapilaritatearen printzipioari erantzunez. Landareak nahikoa ur zurrupatu duenean, ken iezaiozu platera ito ez dadin.
- Arrosondo eta kaputxinak trata itzazu landare-zorrien aurka.
Etxe barruko landareekin egin beharreko lanak
Zainketa eta mantentzea:
- Moztu zenbait alditan luzatutako adarrak hypoesteei, gineako inpatiensei eta huntzei.
- Kendu schefflera, fikus eta philodendroek soberan dituzten edota gaizki kokatuta dituzten adarrak.
- Gehitu ongarria astero loredun landareei.
- Areagotu tenperaturaren arabera, hostoen lurruntzea.
- Bero handia egiten duenean, busti bonsaien hostoak goiz eta arratsaldean.
- Kontua izan kaktusen ureztatzearekin.
- Kimatu landare handien adarrak: ficusak, schefflerak, philodendroak…
- Hamabost egunetik behin ureztatu landare guztiak uretan sartuz. Eduki itzazu bertan hogeita hamar minutuz.
Baratzean eta hiri baratzean egin beharreko lanak
Zer landatu/erein behar dut?
- Neguko azenarioak eta apoperrexila.
- Hazi lehorra duten lekak, tipula txuria eta perrexilak.
- Tomate, piper, berenjena, pepino, ozpinetako pepino, kalabazinak eta letxugak (hamabost egunetik behin).
Zainketa eta mantentzea:
- Meloiak, kalabazak eta tomateak.
- Zitrikoen kimaketa egin. Adarren entresaka bat egin behar da, edo bestela biribildu, beharren arabera. Horrela fruituak hobeak eta handiagoak izango dira.
- Orburuak kontzientziaz kimatu. Hosto handiren bat utzi eta oinarriko aldaxkaren bat ere bai horrela elikagaia falta ez zaien.
- Heldu itzazu tomateak matxarden laguntzaz. Hatz puntak erabiliz, azkeneko zatiak ken itzazu gehiegi hazi ez daitezen. Lore gehiegi baditu, baten bat kentzea gomendagarria da.
- Hazia duten fruta-arbolei fruitutze kimaketa bat egin. Adar bakoitzeko fruituen erdia ken diezaiekezu uda bukaeran fruitu gutxiago, baina hauek handiagoak, jaso ahal izateko.
