Urte berri baten hasiera dugu, lehenengo hilabete honetan landareen jarduna gutxiengoa da oraindik. Hala ere, momentu ona da udaberriari begira jarri eta planak egiten hasteko. Urtarrileko lan nagusiak bi dira: kimaketa eta izurriteen aurkako babesa.
Lorategian egin beharreko lanak:
Zer landatu behar dut?
- Koniferoak, apaingarri gisa erabiltzen diren zuhaitz eta zuhaixkak, hala nola, photiniak, eleagnus eta evonimusak.
- Pentsamenduak, miosotis, udaberri-lore eta ziklamena bezalako landare bienalak.
- Udaberri garaiko loraldia duten erraboilak, tulipa, nartzisoak… Mota bakoitzak bere ezaugarriak ditu, begira itzazu mota bakoitzaren ontziak eta ikasi nola landatu behar diren.
- Paisaia egiteko erabiltzen diren arrosondoak.
- Eurak landatzeko lur azidoa erabiliko dugu eta eguzki-itzal eremu batean kokatuko dira.
Zer kimatu behar dut?
- Hosto erorkorreko fruta-arbola guztiak, sagarrondoak, gereziondoak eta aranondoak.
- Zuhaitz guztiak kimatu ondoren, erabil ezazu pasta orbaintzailea, eragindako minak azkarrago sendatzeko eta onddoek eragindako gaixotasunak galarazteko.
- Uda eta udazken loraldia izango duten zuhaixkak kimatzen bukatu, hala nola, adelfak, callistemon eta viburnuma.
- Zuhaixka gisara erabiliko diren arrosondo guztiak.
- Egiten dituzun kimaketen aldaxkak eskuratzeko momentu egokia da (hortentsiak, arrosondoak, abeliak…)
- Ikasi nola kimatu kiwiak fruitutze homogeneo bat izan dezaten.
Zainketa eta mantentzea:
- Izozteen aurkako oihalak erabiliz babestu klima epeletako zuhaitz eta zuhaitzak. Zitrikoak, bugainbilea…
- Erne egon lorategiko sasoiko landareak bareen aurka babesteko. Izurriteekin amaitzeko, jo ezazu produktu ekologikoak erabiltzera.
- Erabil ezazu olio intsektizida fruta-arboletan neguan zehar ezkutuan geratzen diren izurriteak deuseztatzeko.
- Klimaren arabera erne egon ureztatzearekin. Eguneko azken orduetan ez ureztatu izozte arriskua badago.
- Gorde itzazu zure lorategian jasotako lehortutako hosto eta adar lehorrak zure konpost propioa egiteko. Konposta egiteko ontzi bat erabil dezakezu.
- Tutoreak gainbegiratu eta ongi heldu.
- Kanpoko aldean ur metatze sistemaren bat baduzu, babes ezazu izozteen aurka, modu berean, hustu ureztatze sistema eta tutuak izozteen ondorioz puska ez daitezen.
- Hilabete honetan saiatu, izoztuta edo ur putzuekin badago, soropila ez zapaltzen. Ez ezazu gehiegi moztu, manten ezazu luzea, honek hotzaren aurka babestua egoten lagunduko dio.
- Aukera itzazu kimaketarako material eta osagarri egokienak. Material hau jadanik badaukazu, presta ezazu kondizio onenetan egon dadin.
Leiho balkoi eta terrazetan egin beharreko lanak
Zer landatu behar dut?
- Pentsamenduak, ziklamenak, udaberri-loreak, eta udaberri loraldia izango duten erraboilak, nartzisoak, hiazintoak eta tulipak kasu.
- Landaredi txikiko arrosondoak, zuhaixka ertain-txikiak hala nola, evonimus eta hebeak eta konifero txikiak.
Zainketa eta mantentzea:
- Desmuntatu, garbitu eta koipetu kimatzaileak eta utzi prest hurrengo kimaketarako. Guraizeekin ere gauza berbera egin, garbitu eta gorde kondiziorik egokienetan.
- Biziagotu neguko babesak izozteen aurkako oihalak erabiliz.
- Gainbegiratu ureztatzea eta ez ahaztu ureztatzeaz negua lehorra bada.
- Landare bizidun batzuen sasiak banatu, agapanto eta esparraguera esaterako.
Etxe barruko landareekin egin beharreko lanak:
Zainketa eta mantentzea:
- Loreontzien lurrazaleko geruza mugitu.
- Berogailuaren erabileraren arabera, gainbegira ezazu etxe barruko landareen ureztatzea. Loreekin kontakturik eduki gabe, hostoak lainoztatzea oso gomendagarria da.
Baratzean eta hiri baratzean egin beharreko lanak
Zer landatu/erein behar dut?
- Baba, zerba, espinaka, azenario eta errefauen hazitokiak egin.
- Erein baratxuri, baba, ilar eta tipulak.
- Landa itzazu porru, aza gorri, mizunak, marrubiak eta fruitu gorriak.
Zainketa eta mantentzea:
- Atera lurretik azkeneko pasatako landatzeak eta irauli lurra.
- Ereintzak babesteko asmoz, egin ezazu negutegi txiki bat.
- Belar txarrak kendu eta kontrolatu, bereziki negu epeletan, hartara, haziak hedatzea galaraziko diegu.
