Blog

Mikorrizadun zuhaitzen landaketa

endanea-plantas-arboles-microrrizados

Zure lorategian perretxikoak jasotzea gustatuko litzaizuke? Mikorrizadun zuhaitzak erosi besterik ez duzu egin behar, hau da, euren sustraietan esnegorri, boletus edo trufa beltzen mizelioak daramatzaten zuhaitzak. Jadanik zure lorategian dauzkazun zuhaitzei tratamendua eman diezaiekezu. Modu honetan, zuhaitz hauek indartsu eta osasuntsuago mantenduko dira.

Perretxiko mota bakoitza, zuhaitz jakin baten oinaren ondoan hazten da: adibidiez, Boletus edulis, Boletus pinophilus eta Boletos erythropus edo urritxak (Russula cyanoxantha eta Rossula verescens), gaztainondo, haritz, urki eta pagoen oinetan hazten dira. Esnegorriak (Lactarius deliciosus), baina Boletus generoko perretxikoak ere, koniferoen oinetan hazten dira. Trufa beltza (Tuber melanosporum), arte, erkametz eta hurritzen oinetan hazten dira (pH 7 edo altuagoa badute).

Gaur egun ez da beharrezkoa delicatessen hauen bila mendira ateratzea. Zure lorategian landu ditzakezu, beti ere klimak eta lurrak zuhaitz egokiak landatzeko aukera ematen badizute. Lehentxeago aipatu bezala, badirelako euren sustraietan perretxiko jakin batzuen mizelioak daramatzaten zuhaitzak. Badira espezializatutako mintegi batzuk Pontevedrako Hifas da Terra kasu, zuhaitz mota hauen lehenengotako ekoizleak. Gainera, etxean dituzun zuhaitzen sustraietan aplikatzeko gelak garatu dituzte,  (fija zaitez eskuineko zutabean).

Mikorrizadun zuhaitzak

Zuhaitzek perretxikoak garatu ahal izateko,
naturako fenomeno bat eman behar da, sinbiosia hain zuzen. Hau da, onddo baten eta zuhaitz baten arteko bizi erlazio bat, batak bestetik balioa ateratzen duena. Onddoa sustraietara elkartzen da eta organo berri bat sortzen du, mikorriza deiturikoa, onuragarria da zuhaitzarentzat beraren mineralak, ongarri eta ura xurgatzeko erraztasuna hobetzen duelako eta antibiotiko naturalak ematen dizkiolako beste onddo kaltegarriez babestu ahal izateko (tinta eta txankroa), sustraiak kaltetzen dituzten bakterio eta intsektuak.

Onddoa, landareak ekoizten dituen karbohidratoez elikatzen da. Hauxe da Hifas da Terrak artifizialki egitea lortu duena gelen laguntzari esker. Euren ikerketa eta garapen departamenduan, gai hauetan oso aditua den Francisco Javier Fernandez de Ana Magan doktoreak lan egiten du, basoetako gaixotasunetan eta mikorrizetan Espainian eginiko lehenengo ikerketaren egileak.

Mikorrizaturik dauden zuhaitzak, zoru sakonetan landatu behar dira. Etorkizunean euren potentzial guztia garatu ahal izateko eta perretxikoen ekoizle izateko, zuloan mikorrizadun lurra eta ongarri organikoa gehitzea komeni da. Garraioa kontuz egin beharrekoa da eta sustraiak eguzkitik eta egarritik babestuta egon behar dute.

Hezeak diren zoruetan, sustraien lepoa lurrez estalita ez gelditzea oso garrantzitsua da, horrela, gehiegizko hezetasunaren efektu kaltegarria ekidingo da. Zoru lehorretan aldiz, txorko bat egitea oso komenigarria da, hartara, ureztatzeen ura askoz hobeto baliatuko da. Mikorrizaturik dauden zuhaitzek, beroa egiten duenean, astean behin ureztatzeko beharra dute.
Boletus kilo asko urtean zehar.

Zuhaitz gazteenek sei eta hamar urte bitarte behar izaten dituzte perretxikoak sortzen hasi ahal izateko. Kontuan izan salgai egoten direnek, bi edo hiru urte izaten dituztela. Etxean dituzun zuhaitz zaharragoei gel tratamendua egiten badiezu, normalena, 18-36 hilabete inguru itxoin behar izatea da perretxikoak jasotzen hasi ahal izateko. Lur, landaketa eta mantentze kondizio egokienetan, enborraren inguruan sortzen diren perretxikoak oso ugariak izaten dira. Gaztainondo hektarea batek adibidez, urtero 200 kilogramo Boletus edulis eman ditzake, eta gainera gaztainen produkzioa asko hobe dezake. Perretxiko produkzioarekin batera, zuhaitza azkarrago hazten da eta erresistentzia handiagoa garatzen du klimaren gaixotasun arruntenen aurrean. Horregatik, egur eta fruituen errendimendua areagotu egiten da.