Blog

Nola zaindu zitrikoak neguan

endanea-plantas-cuidado-citricos-invierno

Kumquats, limoiondo, kalamondinoak edo laranjondoak loreontzietan geroz eta ohizkoagok dira terraza eta balkoietan. Ez dituzte mantenu-lan bereziak eskatzen, hotzetatik babestea salbu.

Nola zaindu

Leku argitsuetan ipini, eguzkitsua bada hobe, berogailuetatik urrun, hauen berotasunak eta lehortzeak kaltetu egiten ditu. Neguan, loreontzietan eta lurrean daudenak, izotzaren aurkako sare bereziekin babestu behar dira.

Gainera, ongarritzeak eten behar dira eta ureztatzeak murriztu. Ur asko botatzeak, beroak edo hotzak, hosto erorketa ekar dezake, adi ibili! Bestela, zainketak ondo egiten baditugu, asko gozatuko dugu landare hauetaz eta noski bere fruituez.

Izozteak pasa direnean, zitrikoak berriz ere kanpoaldean izan ditzakegu estalkirik gabe, eguzkitan jarriko ditugu, maiztasunez ureztatuz. Substratua lehortzen denean berriz ureztatu, ekidin, putzuak. Une honetan kimatzeko aprobetxatu dezakegu. Udaberrian eta udan, ongarritu egingo ditugu, hauentzako bereziki egindako ongarriak eskuratu eta erabili. Loreontzi handiago batera transplantatzeko beharra badago, udaberrian egin ezazu.

Izurriterik arruntena Coocus edo kotxinila izaten da, hauek hostoen atzealdean edo fruituetan egoten dira. Asko ez badira, eskuz ken ditzakegu zapi txiki baten laguntzaz, asko badira, tratamendu bat egin beharko diozu, baina, fruitu jangarria bada, hoberena tratamendu egokiena zein den galdetzea da, horretan lagunduko dizugu.