Blog

Ongarri ekologikoak, bizitzaren birziklapena

endanea-plantas-abonos-organicos

Geroz eta jende gehiagok ongarri organikoak erabiltzen dituzte beraien landareak elikatzeko. Horrelako ongarriek ez dituzte hondakinak sortzen, era horretan, lur osasuntsu eta emankorragoak lortuko ditugu. Aitzinetik, lehen gizonek teknika hauek erabili zituzten, naturari begira, konturatu ziren, ongarriak birziklapen prozesu osoa egiten zuela.

Ongarri organikoek lurraren estruktura hobetzen dute, era honetan, lurrak hobeto zugatzen du ura eta bertatik ateratako mineralak, era berean lur gogorrak leuntzen ditu.

Normalean, ongarri hauek liberazio motalekoak izaten dira, denbora gehiagoz elikagaiak askatzen dituzte lurrean. Hauek, bitaminak, hormonak eta bestelako sustantzia antibiotikoak ematen dizkiote lurrari. Lorategiko lurrarekin nahastuz hauen estrukturak hobera egiten du. Lur askeak trinkotzeko gaitasuna dute, eta alderantziz. Ongarri organikoan etxean egin daitezke, lorategiko eta etxeko hondakinekin, era erraz eta ekonomikoan. Ongarri hauek, lurraren kalitatea hobetzea gain, mikrobioak onen aktibitatea hobetzen dute, era honetan, produktu kimikoak erabili diren lurzoruak berreskuratzeko balio dute.

TURBA 

Lurraren estruktura hobetzen du, baina ez da ongarri organiko bat bere horretan, substratuarekin nahasten da, ura hobeto zurgatzen laguntzen dio, aldi berean, lurra harrotu egiten du. Turba, hondakin begetalekin egiten da, poliki-poliki deseginez, hezetasun altuarekin eta oxigenazio baxuarekin. Turbak hasiera batean PH altua izaten du, beltza den turbak normalean HP neutroagoa izaten da.

KOMPOST

Hondakin organikoetatik ateratzen da konposta, batez ere, jatorri begetalekoetatik.  Naturak egiten duen prozesua antzeratzen du, hostoak humus bilakatzen diren prozesua alegia. Konposta ongarri ekologiko bikaina da, lurraren ekosistema mikrobianoa hobetzen du, estruktura ere hobetuz. Etxean egitezko erraza da.

GOROTZA

Lehen, eta orain ere, nekazaritza-gune askotan gehien erabiltzen den ongarri da. Animalien obramenduetatik ateratzen da eta nitrogenoan aberatsa da, nahiz eta balore hauek ezberdinak izan animaliaren eta honen elikaduraren arabera. Gure lorezaintza zentroan zaldien gorotza algekin eskaintzen dizugu, usainik gabekoa, baina ezaugarri berdinekin.

ZIZARE HUMUSA

Konpostajea zizareen digestioaren ondorioz eratzen da. Honekin, lur ongarritu, leun eta usain gabea lortuko dugu, asko diotenez, gorotza baina hobea da. Lurraren gainetik bota dezakezu nahasita edo era likidoan. Etxean ere egin dezakezu, horretarako, zizareak eta beharrezko materiala erosi behar duzu.

ONGARRI BERDEAK

Ongarri berdeak, landareak landatu eta ondoren lurrari botatzeko hazten dira, alpalpa, hirusta, ilarra…hauek nitrogenoa sugartzen dute eta ondoren lurrari bueltatzen diote. Bestelako landareak ere, esaterako Symphytum officinale, patata landatzeko aproposa da, lurraren oreka hobeten laguntzen du eta.

GUANO

Itsas hegaztiek egindako obramenduetatik ateratzen da, arrainekin elikatzen direnez, nitrogeno eta fosforo asko izaten dute. Saguzarrena ere oso erabilia izaten da. Etxeko lorezaintzan erabiltzen diren ongarri likido eta solidoetan osagai erabiliena da. Erabilera unibertsaletan aurki ditzakegu baita landare zehatzentzako ongarrietan ere.

HEZUR IRINA

Hezur ezberdinenetatik eratzen da, landareen loraldia estimulatzeko erabiltzen da, fosforo asko duelako. kare asko izaten du, honek lurraren PH alda dezake, lurren bat oso garratza bada, hau erabilita ekilibratuko dugu.

ERRAUTSAK

Materia organikoetatik ateratako errautsak dira, potasio, kaltzio eta magnesio ugari dauka, kasu honetan, produktu hauek lurraren PH garratza zuzentzeko erabiltzen dira.