Blog

Piper eta tomateak

endanea-plantas-pimientos-tomates

Tomatea oso maitatua den barazki bat da, hau horrela izanik, gaur egun badirela munduan hamaika landaketa kolore, forma eta tamaina ezberdinetakoak. Eremu bakoitzeko klimari egokitutako barietateez gain, hazi eta baratzeko landare txikien aukera oso zabala da. Era berean, piperrak, ezaugarri berdintsuekin, baratzeko beste izar bat dira, piperminak, Gernikako piperrak…

  • Tomatea baratzean udako klasiko batean bilakatu da. Otsailetik aurrera (abendutik aurrera gune eta barietate batzuetan) negutegi baten barruan edo etxe barruan ere, hazitokiak egiten has zaitezke. Martxo-apiriletik aurrera kanpoaldean.
  • Zure lorezaintza zentruan eskuratzen dituzun baratzeko landare txikiak izozte arriskurik ez dagoenean lurrean landatu beharko dituzu. Euren hazkundea bermatzeko tenperaturarik egokiena 20-30ºC ingurukoa da; zeropeko tenperaturekin, baratzeko landare txikiak hil egiten dira.
  • Lekuko klima, baratzaren orientazioa eta jasotzen duen eguzki kopuruaren arabera besteak beste, uzta ekainean has daiteke, edota abuztura arte atzeratu. Barietate batzuk besteak baino berantiarragoak dira, baina sekula ez direla 2-3 asteko diferentziarekin heltzen; hau urtearen eta lekuaren araberakoa izaten da. Gune Mediterraneoan maiatzetik urrira artekoa izaten da, eta ekain erdialdetik urrirainokoa gune kontinentalean.
  • Tomate landareei eguzkia asko gustatzen zaie. Sastraka osasuntsu eta produktiboak nahi badituzu, berma ezazu eguzkiak jo diezaien.
  • Jar iezaiezu kalitatezko lur bat kondiziozko laborantza bat lortu nahi baduzu. Oso garrantzitsua da putzuak ez sortzea eta materia organikozko proportzio on bat mantentzea. Potasioan aberatsa den ongarritze batek fruituen garapen on bat erraztuko du.
  • Ureztatu tomate landareak maiztasunarekin, bereziki produkzio garaian, lurra lehorra geldi ez dadin. Landareak loreontzietan badituzu, maiztasun handiagoarekin ureztatu beharko dituzu baina kopuru gutxiagoan. Lurra biguntzea oso komenigarria da.
  • Euren hazkuntza prozesuaren arabera, tomateak determinatuak eta determinatu gabeetan desberdintzen dira. Determinatuak, euren kimuak lorean bukatzen badira, determinatu gabeetan aldiz, kimu begetatiboak (lorerik gabe) sortzen dituztenean eta etengabe hazten badira. Lehenengo motakoak normalean sasi baxuetan lantzen dira, bigarrenei aldiz, tutoreak jartzen zaizkie.
  • Tomate landareen entutoratzeak, leku berdinean landare gehiago jartzeari bide ematen dio, horrela lekua aurreztuz. Landare batetik bestera normalean 40-70 zm utzi behar dira, aukeratutako barietatearen bizitasuna kontuan hartuz. Gainera, altueran landarea bideratzean, hostoak lurretik urruntzen dira, horrela ureztatzearen ondorioz sortzen den hezetasunak sor ditzaken onddoak gaitzetsiz. Tutore jartzeak normalean kanabera baten laguntzaz egiten dira. Kanabera horretatik soka bat ateratzen da eta bertara kimuak heltzen dira, landareak igotzeko leku eta aukera izan dezan.
  • Landareen kimaketa oso erraza da: gida bakar bat utzi behar zaio eta alboetan sortzen diren adar guztiak moztu egin behar dira.