Blog

Udaberriko ereintzak

endanea-plantas-siembras-primavera

Otsailetik aurrera, naturaren esnatzearekin batera, unea iritsi da haztegiak martxan jartzeko, udan gozatuko ditugun barazkiak ereiteko alegia. Baina, noiz hasi? Normalean hori izan da dudarik handiena, klimaren arabera leku batzuen lehenago eta beste baltzuetan beranduago, egunak ondo badoaz eta oso hotzak ez badira martxoan abia gaitezke. Negutegi bat izanez gero, otsailean.

Hasiberrientzako gomendagarria da lehen haztegietan barietate batzuk aukeratzea eta hauekin lanean astea.

Nola egin hazitegia?

Hazitegiak landare gehiago egiteko aukera ematen digu, hotzetatik haziak babesteaz gain. Lehen hazitegia etxean egin dezakegu, tenperatura egonkorragoekin, baina beti ere argi kantitate askorekin, bestela haziak ez dira aurrera aterako.
Mota ezberdinetako hazitegiak daude aukeran, bilatu zurea gure dendan edo galdetu.
Lur bereziak badaude haztegietan, zure nahasketa egin nahi baduzu area, turba eta konposta nahastu beharko dituzu, horrela, lur aske, fin eta leuna lortuko duzu. Hezetasuna mantendu behar da lurrean, putzurik egin gabe. Hazitegiak lurrean ere egin daitezke zuzuenean.

Ereintza zuzena lurrean

1. Prestatu ondo lurra: ezer erein aurretik ongarritu lurra, konpost edo txori konpostarekin, eta landu hau leun eta aske geratu arte.
2. Erein: Lurperatu haziak, hiru aldiz bere tamaina ondoratuta, jarraitu fabrikanteak emandako gomendioak.
3. Lurra lautu: Erein ondoren, lurra lautu poliki-poliki, eskuz edo erramintaren batekin, haziak lurrari heltzeko.
4. Ureztatu: kontu handiz ureztatu, urak haziak mugitu edo eraman gabe.