Blog

Udako erraboilak. Landa itzazu udaberrian!

endanea-plantas-bulbos-verano-en-primavera

Udan loratzen diren erraboilak udaberrian landatu behar dira, liliak, daliak, amarilisak… Erraboilek lore eztanda ederra izaten dute, lorategian eta loreontzietan gozatzeko.
Erraboilak, oso bereziak dira, organo berezi bat daukate, bertan ur erreserbak gordetzen dituzte eta lurretik zurtoina atera eta loratzen dira. Erraboilik ezagunenak, tulipak, hiazintoak eta udaberrikoak izaten dira orohar, halere, 19 familia eta 120 genero baino gehiago existitzen dira.
Udan loratzen direnak, negu amaieran edo udaberrian lurperatu behar dira, hauek lore eta kolore biziak eskainiko dizkigute.

Plantación de bulbos de primavera
Plantación de bulbos de primavera
Plantación de bulbos de primavera

Landaketa:
Lurrak ondo drenatu behar du ura, hezetasuna bai baina putzurik gabe. Barietate batzuk loraldi motzagoa izaten dute beste batzuk baino, horregatik aproposa da landaketa mailaka egitea edo mota ezberdinenak konbinatzea. Loraldia pasa ondoren, gomendagarria da erraboilak lurretik atera eta gordetzea.

Erraboila osasuntsuak:
Hauek aukeratzerako unean, ikusi erraboila osasuntsu dagoen, orbanik gabe eta gogor. Udako barietate asko otsailetik aurrera landa daitezke, halere, zenbait tokitan, izozteak badaude, onda daitezke. Horregatik garrantzitsua da poltsan azaltzen diren argibideak jarraitzea, landaketa garaia eta sakonera bereziki.
Lehen aipatu dugun bezala, lurrak ondo drenatu behar du, oso sentikorrak dira hezetasunekin eta onddoek berehala usteltzen dituzte.

Loraldiaren ondoren: Landatutako erraboilak bertan utzi ditzakezu hurrengo urterako loraldia amaitzean, zurtoina moztu behar zaie, erraboila lurpean utzita. Bestela, lurretik atera, zurtoina moztu, utzi lehortzen eta ondoren gorde.

NOLA LANDATU:
Bilatu leku aproposena, eguzkitan edo eguzkia eta itzala dagoen lekuren bat.
• Lurrak drenaje ona izan behar du eta humusarekin ongarritua egongo da.
• Loreontzietan, lurra presta dezakezu konposta edo turba gehituz, drenajea ona izateko, behealdean harritxoak ipiniz.
Landaketa distantzia begiratu, landarean tamainaren arabera.
Landaketa: Zulo txiki bat egin eta sartu bertan erraboila punta goruntz begira duela 3-5zm, ikus poltsan gomendioak.
• Tapatu ateratako lurrarekin eta goian ongarria jarri, ondoren ureztatu.
• Behar izanez gero, gida bat ipini, haizeak loreak onda ez ditzan.