Ekitaldien dekorazioa Donostian Channel

  • Channel festa

  • Ekitaldien dekorazioa

  • Endanea Garden

  • Channel

Ekitaldien dekorazioa atsegin dugu, kasu honetan dekorazioa Channel firmarentzako izan zen. Lore-dekorazio hau guretzat erronka handia izan zen. Channelek bere ekitaldia berezi bat ospatu nahi zuen Donostiako Zinemaldiarekin bat, beratan aktore ezberdinak biltzeko. Leku berezia aukeratu zuten, Gu San Sebastian, Kontxako badiara bista ezin hobeekin.

Ekitaldiaren dekoraziorako, lorez bete nahi izan zuten esparrua, estilo xarmant eta dotorez jantzi nahi zuten alegia. Horretarako, kolore zuriak erabili genituen urre koloreekin batera. Lore zurien artean, arrosak, peoniak, hortentsiak eta batez ere orkidea zuriak erabili genituen. Lore zuri guzti hauek estilo dotorez jantzi zuten aretoa bestelako osagarriekin batera, kopak, gardenagailuak eta bestelako urre koloreko objektua eta abar.

Honetaz gain, zuhaitz artifizialak eratu genituen aretoari ukitu begetal bat emateko, dotoretasunaz gain, estilo naturala ere ondo zetorkion espazioa, are gehiago, esparruaren kokapena kontuan izanik.

Kandelek ere presentzia eta garratzi berezia izan zuten, festak berandu arte iraun baitzuen. Kandela asko jarri ziren zona ezberdinetan, ukitu intimista eta xarmanta emanez lekuari.

Kanpoaldean, pareta begetalak egin ziren kanpotik barrualdekoa ez ikusteko, pareta hauetako gain, hemen ere, kandela ugari jarri ziren.

Zuk ere ekitaldi berezi bat baduzu eta hau apaintzeko laguntza edo aholkularitza behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan, ideia eta konponbideak proposatuko dizkizugu.

Ekitaldien dekorazioa egiteko esperientzia handiko lan-talde bat daukagu, ikus Chillida Lekun lantoki baten festarako egin genuen lore-lana.